Komunala, herri-jabegoa, komuna, amankomuna, baliabide komunala, ondasun komunala edo prokomuna terminoek kolektiboki kudeatzen den baliabidea izendatzen dute, kudeaketa kolektibo hori hein handiagoan ala txikiagoan emaniko kasu desberdinak baitan hartuz. Komunala eta prokomuna terminuak era zehatzagoan erabili daitezke ere, baliabide komunal eta ondasun komunal horien kudeaketa sistema edota araudia izendatzeko.[1]
Ohiko Komunak, tradizioz, leku batetan bizi den komunitate batek leku horretako baliabide naturalak zaintzeko, jabetzeko eta kudeatzeko sortuak izan ohi dira. Komunaletan baliabideek jabetza kolektibo hau izan ohi dute, partaidetzak zenbait betebehar ekarriz alde batetik, eta onurak bestetik, ustiatzeko eta besterentzeko jokabide eta araubide bereziei jarraiki. XX mendetik Komun Digitalek garrantzia hartu dute ere, internet sarean jabego kolektiboa eta sarbide idekia dauzkaten baliabide digitalak izendatzeko.
Kontzeptua herri-jabariaren kontzeptuari estuki lotuta dago, hau da, jabari edo domeinu kolektiboko elementu batzuek lor dezaketen araudiei edo legeei.
Komunalak giza talde edo erkidego jakin baten ustiapen-onura, edukitza edo eskubide zabalagoen zein mugatuagoen azpian dauden ondasunak, baliabideak, ekoizpen-faktoreak, edo prozesuak izendatu ohi ditu:
Oro har,
Historian zehar kontzeptu ezberdinak erabili izan dira izaera komuna duten eta komunitate bateko kide guztienak diren ondasunak deskribatzeko. Beste askoren artean, jabetza komuna (Buckles, 2000; Rubinstein, 2005), baliabide komunak (Ostrom, 1990; Dolsak eta Ostrom, 2003), prokomuna (Lafuente, 2007) edo ondare komuna (UNESCO, 1972; Shiva, 1997).[2]
Kontzeptu eztabaidez haratago, definizio orokor hauek fokaturiko aldeek herri-jabegoen ulerpenerako egokiak diren oinarrizko ezaugarriak erakusten dituzte.
Jendeak ekoizpen eta trukeak partekatzeko praktiketan oinarritu ditu gizarte primitiboak hasi zirenetik, arrazoi desberdinengatik[3] [4]. Eta ez kosteez haratago irabazi monetarioen bila, ulertu ohi dugun 'merkatu' espazioetan, hau da, kapitalista den adimenean; balore erlazionalak eta sozialak sortzeko prozesu gisa baizik[5]. Jokamolde horrek zutik dirau planetako leku askotan, akaso leku gehienetan, "identitatea eta aitorpena aurki ditzakegularik zein eta norekin partekatzeko prozesuan, eta ez kontsumitzen dugun horretan"[6]. Afrikako gehiengoarentzat, adibidez, merkatura saltzera joatea ez da 'egin kapitalista' bat, lagunarteko jai egun bat baizik[7].
Komunalak partekatze horri euskarria emateko eta hortik sortzen diren baliabideak dira[8]. Oparitzea, elkarrekikotasuna eta elkarbanatzea munduko gizarte askotako komunitateen harremanen oinarria da, Mauss eta Sherryren tradizioa[3] [4] jarraitzen dutenen ekarpen lerro batean[9] [10][11][12]. Inperio handien eta kapitalismoaren etorrera arte, komunalak ziren munduko ekoizpenaren baliabideen eta beraien kudeaketaren gehiengoa.
Herri-jabegoek edo Komunalek tradizio luzea dute euskal lurraldeetan. Gaur egun, mendeetan arpilaketa feudalistak eta kapitalistak pairaturik ere, pisu garrantzitsua mantentzen dute. Adibidez, lur komunal handi daude Araban:[13]
Herri-jabegoek garrantzi handia omen zuten Euskal Herriko sistema ekonomiko propiorako. Neurri handi batean, Auzolanek beren mantentze lanetarako deia egiten zuten, eta Batzarrek kudeaketak erabaki. Are gehiago, alde guzti horiek hertsiki loturik egon beharko luketeela pentsatzeak badu zentzurik; adibidez, herri-jabegorik gabe benetako auzolanik ez dagoela esatean [14].
Azken mendeari so, tradizio horren forma modernotzat hartu da egungo zenbait euskal kooperatiba sareen indarra, batez ere Arrasate bailaran[15]. Lafourcade euskal zuzenbidearen adituaren arabera, "ikuspegi horrekiko [hots, herri-jabegoekiko] fideltasunak kooperatibek Euskadin lortu duten aparteko arrakasta azalduko luke" XX. mendearen bigarren erdialdean[16].
Lur komunal handi daude Araban:[13]
Hauek dira Nafarroa Garaiko zenbait komunal:
Erdizko eremuan Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategiaren afera 2001. urtean hasi zen, enpresak eremu horretan zundaketak egiteko baimena lortu zuenean. Herritarren artean, albisteak ez zuen harrera ona izan, bertako nekazari aunitzek ez dutelako euren animalia guztiak mantentzeko adina lur propio eta herri lurrak behar dituztelako abeltzain jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Erdiz da lur komunal horietako bat, Baztanen dauden hiru bazkalekuetatik handiena.
Komun Digitalak jabari edo domeinu publikoa duten ondasun, zerbitzu eta ondare berriak dira (hala nola Wikipedia eta Wikimedia Commons), eredu juridiko berrien laguntzarekin (adibidez, Creative Commons´ak). Sarritan, mogimendu alternatibo indartsuak dituzte euskarri (esate baterako, Copyleft mugimendua).[1]
Berriki, komun digitalen indarra dela eta, beraien ahalmen iraultzaileaz eztabaida piztu da. Partekatze ekonomia edo Sharing economy delakoaren kontzeptuaren inguruan da lehen koska. Linean (online) eta aurrez-aurre (peer-to-peer) espazioak dira, "jabeek ezezagunen bati erabiltzen ez duten zerbait alokatu edo partekatzen dutenean ematen da (adibidez, autoa, etxea), sarritan zerbitzuak eskainiz”. Espazio horien kudeaketa Big Platform delako enpresa handiek (Airbnb, Uber,...) bereganatu dutenez, Amankomuntze edo Commoning terminua bultzatzen ari dute benetako partekatzearen aldekoek, hots, musu-truk eta balore zehatz batzuen menpean partekatzearen aldekoek: "komunen kudeaketan eta balio soziala, ekonomikoa eta erlazionala ekoizteko ematzen diren praktika sozialak"[21]. Partekatzeak eta amankomuntzeak ahalmen iraultzailea duenentz da eztabaida.
Bertsio gogorra Rifkinek gorpuzten du[22]. "Kapitalismoaren amaiera" aurreikusten du: Partekatzeko ekonomiak ekoizpenen kostu marjinalak eta irabazien tasak gutxituz joango da eta, beraz, Amankomuntze kolaboratiboak merkatu espazio kapitalistak gainditzen joango dira. 2050. urterako, bere ustez, kapitalismoak espazioen lehentasuna galduko du. Bertsio bigunago baten, Sundararajan[23] zuhurragoa da. "Jendetzan oinarritutako kapitalismoaz" hitz egiten du: aurrez-aurreko trukeek enpresen protagonismoa ahulduz joango da, korporazioan oinarritutako eredu tradizionala ordezkatzeko joeran. Bata ala bestea izan prozesuaren indarra, kapitalismoaren aro berri bat etorri daiteke beste autore batzuentzat ere[24].
Arrisku nagusia Big Platform edo Plataforma Handiak dira. Partekatu nahi duten eragileen kontaktuen kudeaketa eta beraien datuak bereganatu dituzte, batez ere prezio bidezko kontaktuetan (AirBnb´k edo Uber´rek bezala), baina baita noiz ere, prezio gabekoetan (Couchsurfing-en kasuan bezala). Slee-ren ustez[25], arrisku hori errealitate absolutua bilakatu da: "Partekatze Ekonomia merkatu-truke sinpleetara murriztu da". Baina argi dago benetako 'partekatzea' diogunean benetako zentzua dohainik partekatzea dela; euskaraz maitekiro esaten den bezala, musu-truk edo 'musu baten truke'.
Zentzu horretan, Rampel´ek[26] eskola batetan frogatu bezala, terminuari eta ekintzari zentzua itzuli behar diogu, bultzatzen ari den esanahi kapitalista hori "negozioen, erregulatzaileen eta, are gehiago, 5 urteko gazteen adimenarentzako iraina" delako. Horrenbestez, sistema kapitalista ordezkatu nahi dutenen ikuspegitik, benetako partekatzea bultzatzea da erronka, kapitalismotik kanpo dauden komunak bultzatuz eta hedatuz.