Kristen Thomas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1993ko uztailaren 1a (31 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() ![]() |
Kristen Thomas (AEB, 1993ko uztailaren 1a) estatubatuar errugbi jokalaria da, zazpiko errugbi modalitatean jarduten duen kirolaria.
2021ean, Thomasek zazpiko errugbian jokatu zuen COVID 19 pandemia zela eta, atzeratutako 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokion (Japonia).[1][2][3] 2024ko Parisko Udako Olinpiar jokoetan zazpiko errugbian brontzezko domina jaso zuen taldeko partaidea izan zen.[4]
Thomasek pistan zein zelaian, eta saskibaloian parte hartu zuen bigarren mailako eskolan. Florida Central Unibertsitatean hasi zuen errugbi ibilbidea, lehen urteko ikasle zela.[5][6] Argi eta garbi lesbiana da.[7]
Thomasek 2015eko São Pauloko Emakumeen zazpiko errugbian egin zuen debuta Estatu Batuetako taldearentzat. Zilarrezko domina bat irabazi zuen 2015eko Panamerikar Jokoetan, AEBko emakumezkoen errugbi talde nazionalarekin.[8][9]
Thomas 2016ko Udako Olinpiar Jokoak galdu ziten, 2016ko Frantziako lehiaketan izandako lesio baten ondorioz.[10] 2017ko Eagleseko Emakumezkoen Munduko Errugbi Kopako eskuadroirako izendatu zuten.[11][12][13]
Thomas 2022ko Munduko Errugbi Kopan AEB ordezkatzeko aukeratu zuten, Lurmutur Hirian (Hegoafrika).[14][15]
2024ko Udako Olinpiar jokoetan Parisen hirugarren postua lortzeko Australiaren aurka jokatu zuten uztailaren 30ean eta 14-12 irabazi zuen AEBk.[16] Brontzezko domina irabazi zuen taldea osatu zuten jokariak hauexek izan ziren: Alev Kelter, Lauren Doyle, Kayla Canett, Kristi Kirshe, Ilona Maher, Ariana Ramsey, Naya Tapper, Alena Olsen, Alex Sedrick, Sammy Sullivan, Sarah Levy, Stephanie Rovetti, Kristen Thomas eta Nicole Heavirland. [17]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | ![]() |
Zazpiko-errugbia
emakumeak |