Kunstformen der Natur | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Ernst Haeckel |
Argitaratze-data | 1904 |
Izenburua | Kunstformen der Natur |
Ilustratzailea | Ernst Haeckel eta Adolf Giltsch (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Kunstformen der Natur (euskaraz Naturaren artelanak) Ernst Haeckel naturalista alemaniarrak argitaratutako liburua da, dituen litografiagatik ezaguna. Itsasoko animalien irudiak nagusitzen dira, baina badaude lehorreko animaliak eta landareak ere.
1899 eta 1904 artean hamarnaka litografia argitaratu zituen eta 1904an denen bilduma atera zuen. 1924an 30 ilustrazio aukeratu ea izen bereko liburua argitaratu zen[1].
Liburuak 100 ilustrazio ditu, orrialde osokoak, eta esezie asko Ernst Haeckel berak deskribatu zituen. Marrazkitik inpimaturiko bertsiora Adolf Giltsch litografoak pasatu zituen[2].
Erradiolarioen irudiak bereziki erakargaeriak dira eta mikroskopiolari amateurren ikerketen ugaritzea ekarri zuen. Cnidaria filumeko ilustrazioek garrantzia handia dute liburuak, marmokek, anemonek eta abar. Haeckelek Desmonema annasethe (gaur egun Cyanea annasethe) deskribatu zuen Anna Sethe emaztea hil eta gutxira[3].
Olaf Breidbach ikerlariak dioenez litografia bilduma bat izateaz gain Haeckelen mundu ikuskera azaltzen du liburuak. Ilustrazio guztiak simetrikoki antolaturik daude, XX. mende hasierako Art Nouveauko arkitekto eta diseinatzaile askorengan ere eragin handia izan zuten ilustrazioek[4].