Kuo Hsing-chun | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Yilan konderria, 1993ko azaroaren 26a (30 urte) |
Herrialdea | Taiwan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fu Jen Catholic University (en) |
Hizkuntzak | Standard Taiwanese Mandarin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 1,57 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kuo Hsing-chun, txineraz 郭 婞淳, (Yilan (Taiwan), 1993ko azaroaren 26a) halterofilian aritzen den kirolari taiwandarra da.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro) brontzezko domina lortu zuen ≤58 kilo kategorian, bi jasoalditan 231 kilo jasoz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian ≤59 kilo kategorian bi jasoalditan 236 kilo jasoz, eta Olinpiar Jokoetako errekor (OE) totala ezarri zuen; Polina Guryeva turkmenistandarraren (zilarrezko domina) eta Mikiko Ando japoniarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Taipei txinatarra ordezkatzen zuen. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da.[1][2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
≤58 kilo[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
≤59 kilo 236 kg OE totala.[5] | |
2024 | Paris Frantzia | ≤59 kilo |