Kutxen Itxiera

Kutxen Itxiera (katalanez: Tancament de Caixes)[1] 1899ko urriaren 20ean Bartzelonako (Katalunia) enpresaburu eta dendariek egindako protesta bat izan zen, Francisco Silvelaren Gabinetearen legearen eta Raimundo Fernández Villaverde ogasun ministroaren aurka. Komertzio eta industriak bajan ematea izan zen ekintza, kontribuzioa era legal batean ez ordaintzeko. Protesta Bartomeu Robert i Yarzabal doktoreak, Bartzelona hiriko alkateak gidatu zuen.

Akzioa 1898ko krisi kolonialaren ondorioa izan zen, zeinak Espainiako gobernua aurrekontu murriztaile batzuk inposatzera eraman zuen, defizita konpentsatzeko zerga igoera batez lagundua. Protesta nagusiki lana eta kapitalaren utilitatearen eta zedula pertsonalen zergen aurkakoa izan zen, Bartzelonan Madrilen baino altuagoak zirelako.

Industria eta Komertzioaren Defentsarako Ligaren Juntak egin zuen protesta deialdia. Junta Sindikal Permanente bat sortu zen, Bartzelonako 50 gremio baino gehiagoren ordezkaritzak aukeratua. Protesta Sabadell, Mataró, Manresa eta Vilafrancara hedatu zen eta dendari batzuk kartzelatu izan ziren kontribuzioak ez ordaintzeagatik.

Kutxen itxierak Bartzelonako alkate Dr Bartomeu Robert eta Espainiako Manuel Duran i Bas eta Camilo García de Polavieja y del Castillo ministroen dimisioa suposatu zuen, bahiturak sinatu aurretik. Egoera honen aurrean, Estatuak Katalunian gerra egoera dekretuz agindu zuen eta Industria eta Komertzioaren Defentsarako Liga legez kanpo utzi zuen.

Madrilgo prentsak neurri gogor hauek txalotu zituen, Kutxen Itxieran neurri guztien bidez borrokatu beharreko irismen haundiko mugimendu separatista bat ikusten zuelako. Kataluniako hainbat merkatari kartzelatu zituzten eta dendak konfiskatu zizkieten, oraindik zergak ordaintzen ez zituztenak beldurtzeko asmoz. Azkenik, galera ekonomikoek eta merkatariek jasaten zuten arriskuak mugimenduak amore ematea ekarri zuen. Polavieja Jeneralaren Programarako Atxikipenen Junta Erregionala sortu zuen burgesiaren sektoreak erregionalismo politikorako bilakaera azkarra izan zuen, Unió Regionalistaren sorrera bultzatuz. Talde hura, 1899an sortua eta Robert doktoreak zuzendua, bi urte geroago Lliga Regionalista bihurtu zen, XX. Mendeko katalanismo politikoaren muina izango zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «el Tancament de Caixes» Enciclopèdia Catalana. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]