La Danseuse (euskaraz: «Dantzaria») 2016ko Stéphanie Di Giusto frantziar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Giovanni Lista idazlearen Loïe Fuller : Danseuse de la Belle époque eleberrian oinarritua dago, era berean liburu horretan Loie Fuller estatubatuar dantzariaren biografia kontatzen da. Soko, Gaspard Ulliel, Mélanie Thierry, Lily-Rose Depp eta François Damiens aktoreek antzeztu zuten. 2016ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Gidoilarietako bat euskal jatorriko Thomas Bidegain izan zen.
Inorri ez zitzaion AEBetako Mendebalde Urrun basatian jaiotako Loïe Fuller (Soko) estatubatuar neska gaztea Belle Époque garaiko ikur bilakatuko zenik burutik ere pasako, are eta gutxiago Parisko Operako dantzari eta izar bilakatuko zenik. Urteak igaro hala, bizkarreko min izugarria jasan eta antzokietako argiztapenaren ondorioz ikusmena kaltetua izan arren, ez zuen inoiz bere dantza estiloa perfekzionatzetik utzi. Halere, arrakastaren egarriz etorritako Isadora Duncan (Lily-Rose Depp) aberkide dantzari gazte bikainak Fullerren gainbeherari hasiera emango dio.