La Farce de Maître Pathelin | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ezezaguna |
Izenburua | Maistre Pierre Pathelin |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fartsa |
Hizkuntza | frantses ertaina |
La Farce de Maître Pathelin, baita ere La Farce de Maistre Pierre Pathelin, Farce Maître Pierre Pathelin eta Farce de Maître Patelin (euskaraz: «Pathelin maisuaren fartsa»), antzerki lan frantziarra, fartsa motakoa, Erdi Aroaren amaiera aldera idatzia, 1457aren inguruan. Lana Frantziako literaturaren lehen lan komikoa gisa onartua izan da.
Egile anonimoa bada ere, askotan Guillaume Alexis idazleari egotzi egin zaio.[1] Inprimategietan egindako lehenengo edizioa 1464koa da. Batzutan ere François Villon aipatu da ahalezko egile gisa. Poeman zuzenbidearekin lotutako kontzeptu asko jasotzen dira eta, horren arabera, testuinguru horrekin lotutako idazlea izan zitekeen. Bruno Roy espezialista frantsesaren ustez, kasu horretan egilea René d’Anjouren bufoia zen Triboulet izan zitekeen.
Bertso oktosilaboetan idatzita, 1650 lerro ditu. Hizkuntza Île-de-France dialektoa da. Ospe handia izan zuen eta, ondorioz, edizio ugari ezagutu zituen.
Endredo-lana da. Pathelin maisuak, abokatu maltzurra, bere arropa-armairua birmoldatzea erabaki du, zentimo bat ordaindu gabe. Horretarako, Guillaume Joceaulme arroparia engainatu eta lapurtu dio. Guillaume-ren aurrean Pathelin-ek eta bere emazte Guillemette-k hiltzen ari den gizonaren eta emakumezko malkoen komedia antzezten dute eta Guillaume ihesi doa. Uste du deabrua bera etorri zitzaiola trikimailu bat jokatzera. Thibault artzaina, bestetik, Pathelinengana doa, Guillaume Joceaulme bere maisuaren aurkako auzian defendatzeko. Pathelinek artzaini trikimailu bat proposatzen dio Thibaulti: sinplea dela itxurakeria egitea eta epailaren aurrean, galdera guztiak, marraka erantzutera. Epailaren aurrean bi afera nahastu egingo dira.