La casa de los espíritus

La casa de los espíritus
Datuak
IdazleaIsabel Allende (1982)
Argitaratze-data1982
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLa casa de los espíritus
Hizkuntzagaztelaniaz
ArgitaletxeaEditorial Sudamericana (en) Itzuli
Herrialdea Txile
Orrialdeak439
ISBN8401422248 10: 8401422248
Euskaraz
IzenburuaArimen etxea

La casa de los espíritus, euskaraz "Arimen etxea", Isabel Allende idazle txiletarraren lehen eleberria eta, halaber, lehen literatura arrakasta izan zen. Liburua 1982an plazaratu zuen, Editorial Sudamericanaren eskutik eta berehala bestsellera bihurtu zen. Gaiaren ikuspuntik autobiografia eta errealismo magiko artean kokatzen da. Argumentua Trueba familiaren historia narratzen du, lau belaunaldietan zehar, Txileko historiaren testuinguruan. Bille August zuzendariak 1993an zinemara eraman zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

La casa de los espíritus, Isabel Allenderen lehen eleberriak familia baten lau belaunaldien historia eta Txileko historiaren arabera familia nola doa aldatzen azaltzen du. Eleberria Txilen kokatzen da. Hasieran, Ostegun Santu batean, Clara Del Valle haurraren egunerokoa aipatzen da. Ondoren, aipatzen ez den Hegoamerikako herri baten eguerdiko mezan gertaera eskandalagarria ematen da; eskandalu horrek eleberriaren ondorengo garapena markatu egingo du. Clarak bere egunerokoa idazten bizitza osoa jarraituko du hil arte, "bizitza idazteko koadernoak" esango dizkio.

Esteban Trueba, bestetik, hiritar arrunta da eta Rosa del Vallerekin ezkontzeko dirua eskuratzeko asmoz meategi batzuetara joango da. Rosa hile berdea duen emaku ederra da eta hor errealismo magikoa ikus dezakegu. Esteban kanpoan dagoen bitartean, oker baten ondorioz, pozoinduta hilko da. Esteban gertatutakoa dakienean, bueltatzea erabakitzen du; asmo nagusi bat du bueltarako: Las Tres Marías izeneko etxaldea berreraikitzea. Lan horren bitartez Esteban bere neskalaguna ahaztu nahi du eta, halaber, aberastu. Hamar urte geroago etxaldea berreraiki du, aberastu da eta bere langileen bizi-baldintzak hobetu ditu. Zoritxarrez, bere izaera gogorraren ondorioz, langileek ez dute gehiegi maite.

Estebanen ama hiltzear zegoen eta horregatik, nahiz eta gehiegi ez maite, hiriburura itzuliko da. Hiriburuan Del Valle familiarekin egiten du topo eta Rosaren ahizpa txikiena, Clara, ezagutu zuen. Laster biak ezkondu ziren. Clara botere parapsikologikoak ditu: etorkizuna ezagu dezake, hildakoekin hitz egiten du eta telekinesia erabiltzen du. Clarak eta Estebanek hiru seme-alabak izan zituzten: Blanca, nagusia, eta Jaime eta Nicolás bizkiak. Blanca txikitatik Las Tres Marías etxaldean ezagutuko duen Pedro Tercero nekazari borrokalariaz maiteminduko da. Bizkiak jaio baino lehen Blancaren aiton-amonak kotxe-istripu batez hil ziren eta amak burua galtzen du. Geroago Clarak buru hori aurkituko du eta sotoan gordeko du.

Esteban Trueba negozioen munduan arrakasta lortzen du eta politikan sartuko da. Denborarekin Alderdi Kontserbadorearen senatari garrantzitsua izatea lortuko du. Dena dela, bere izaerari esker, Clararekin arazo larriak izango ditu; egun batean emakumea kolpeatzen du eta Clarak hortz batzuk galdu zituen. Ondorioz, nahiz eta ez banandu, Clarak ez dio berriro ere hitz egingo.

Nicolás ere negozioetan sartuko da baina ez du zorterik izango eta, azkenik, bere herritik kanpo bizitza espiritualean arituko da. Jaime, bestetik, medikuntza ikasten du eta oso izaera oneko pertsona dela erakusten du. Azkenik, Blancak pedro Tercerorekin ezkutuko harremanak ditu eta haurdun gelditzen da. Estebanek haurdunaldia deskubritzen duenean alaba ezkontzera behartzen du baina Pedrorekin, frantses batekin baizik. Gizon horrengandik Blancak ihes egingo du hiriburura bueltatzeko.

Blancaren alaba Alba izango da. Neskak Rosa izeba-amonaren hile berde bera izango du. Blancak, bitartean, Pedro Tercerorekin jarraitzen du harremanetan. Pedro ordurako langileen alde abesten duen kantari ospetsua bihurtu da. Jaime, medikua, bere laguna izango da eta baita ere sozialisten kandidatoa izango den gizonarena. Clara hil da garai horretan.

Alba unibertsitatera doa eta han Miguel ezkertiarra ezagutzen eta maitemintzen da. Saiakera desberdin batzuen ondoren, sozialistek hauteskundeak irabazten dituzte eta horrek gizartera aldaketa handiak ekarriko ditu. Beste ekimen artean, irabazleek nekazaritza erreformari ekiten diote eta, horren ondorioz, Las Tres Marías desjabetzen dute. Gertaera horren harira Esteban Truebak biolentziaz erantzuten du. Halaber, Pedro Tercerok kargu publiko bat eskuratzen du.

Urte gutxi batzuk pasa dira eta kontserbadoreek, burgesiaren eta Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin, estatu-kolpe militarra ematen dute. Kolpisten Presidente jauregiaren kontra erasotzen ari direnean, presidentearekin Jaime dago. Militarrek Jaime harrapatzen dute eta fusilatzen dute. Militarrek boterea hartzen dute eta diktadura ezartzen dute.

Hasieran Esteban Trueba sozialisten erorketarekin poztu zen baina poliki-poliki errepresioa ezagutuko du eta baita ere militarrek zibilei boterea itzultzeko asmorik ez dutela. Miguel eta Pedro Tercero ezkutatu behar dira. Alba, isilpean, ihes egindako ezkertiarrak etxean ezkutatzen ditu baita ere, ondoren, herritik ihes egiteko laguntzen ditu. Alba harrapatuta izango da eta militarrek, atxilotu ondoren, torturatu egingo dute. Blancak, bere aldetik, Pedro Tercero ezkutatuko du. Esteban Truebak, bere kontaktuak erabiliz, Albaren askatasuna lortu zuen eta baita Blanca eta Pedro Kanadara ihes egitea ere egitea. Azkenik, zahartuta erabat, Esteban Trueba hil egiten da.

Denborarekin Albak amona Clararen koadernoak topatuko ditu eta haietan oinarrituta, bere familiaren historia idatziko du.

Benetako pertsonaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberrian zehar benetako pertsonaiak agertuko dira, askotan beste izenak erabiliz: Poeta Pablo Neruda izango da eta Presidentea Salvador Allende. Teknika honek roman à clef izena du.

Salvador Allende Presidentearen pertsonaiaren atzean dago.
Zuhaitz genealogikoa.
  • Clara Del Valle
  • Esteban Trueba
  • Blanca Trueba
  • Alba de Satigny Trueba
  • Pedro Tercero García
  • Severo y Nívea del Valle
  • Nana
  • Rosa la Bella del Valle (Haraneko Ederra)
  • Jaime Trueba
  • Nicolás Trueba
  • Amanda
  • Miguel
  • Férula Trueba
  • Pedro García
  • Pancha García
  • Esteban García
  • Jean de Satigny
  • Mora hiru ahizpak
  • Tránsito Soto
  • Poeta
  • Kandidatoa edo Presidentea

Liburua zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bille August zuzendariak zinemaratu zuen eleberria, izenburu bereaz, The House of the Spirits ingelesez. 1993an plazaratu zen filma eta protagonista nagusiak hauek ziren: Jeremy Irons, Meryl Streep, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]