La verbena de la Paloma | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zarzuela |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Buchs (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
La verbena de la Paloma[1] ekitaldi bakarreko zarzuela da, Tomás Bretónen musika eta Ricardo de la Vegaren libretoa dituena. Madrilgo Teatro Apolon eman zen lehenbiziko aldiz, 1894ko otsailaren 17an,[2] eta arrakasta handia izan du ordutik gaur egunera arte. Izenburuak abuztuaren 15ean Madrilen ospatzen den Palomako Ama Birjinaren jaiari egiten dio erreferentzia.
Madrilgo auzo herrikoi bateko bizitza irudikatzen du, Palomako Ama Birginaren egunaren bezperan. Estilo musikal ezberdinak erreproduzitzen ditu, hala nola habanerak eta seguidillak, eta XIX. mende amaierako Madrilgo pertsonaia bereizgarriak azaltzen dira.[3]
Pertsonaia | Tesitura | Lehen emanaldiko antzezle-zerrenda 1894-2-17 (zuzendaria: -) |
---|---|---|
Julián, inprimatzailea | tenor edo baritono | Emilio Mesejo |
Don Hilarión, botikaria | tenor edo baxu | Manolo Rodríguez |
Don Sebastián | Melchor Ramiro | |
Susana | soprano | Luisa Campos |
Casta | soprano | Irene Alba |
Señá Rita | mezzosoprano edo kontralto | Leocadia Alba |
Tía Antonia | kontralto | Pilar Vidal |
Tabernaria | baritono | José Mesejo |
Polizia 1 | baxu-baritono edo baritono | |
Polizia 2 | baritono | |
Gau-jagolea | baritono | |
Cantaora | mezzosoprano | Ángela Llanos |