Lactarius porninsis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius porninsis Rolland, 1890 |
Lactarius porninsis Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Latex zuriko Lactarius bat da, eta batzuek kontsumitu egiten dute. Hala ere, pertsona batzuei arazo gastrikoak eragiten dizkie.
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila eta gero kopa moduan. Laranja kolorekoa. Likatsua eguraldi hezean, bestela, lehorra.
Orriak: Estu, dekurrente samarrak. Zuriak ale gazteetan, laranja-okre antzekoak helduetan
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Betea eta gero barnehutsa, zilindrikoa. Laranja argi kolorekoa.
Haragia: zuria edo hori-laranja kolorekoa. Laranja azalaren usaina izaten du eta zapore mingots samarra eta astringentea.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Porninsis epitetoa, Pornin mikologo frantsesaren omenez du.
Susmagarria.[2]
Dapetes sekzioko beste espezie batzuekin nahas daiteke, hauek laranja koloreko latexa dute edo gorri-ardo kolorekoa. Lactarius zonarioides delakoak ere badu antza, honek ere kolore laranjak ditu eta mendiko koniferoen basoetan hazten da, kapela eremu zirkular biziagoekin eta zaporea oso akrea du.
Udan eta udazkenean. Alertze basoetan, familietan.
Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Alpeak, Alemania, Hungaria, Danimarka, Polonia, Errusia, Hego Korea, Japonia.[3]