Laetitia Colombani

Laetitia Colombani

Bizitza
JaiotzaBordele, 1976 (48/49 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure Louis-Lumière (en) Itzuli 1998)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, argazki-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema aktorea eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0172989 Allocine: 67987 Allmovie: p307307
Musicbrainz: d2af7f30-a6ab-430c-bdfb-29efed93c809 Edit the value on Wikidata

Laetitia Colombani (Bordele, 1976) frantziar zuzendari, aktore, gidoilari eta idazlea da.

Laetitia Colombani 1976an jaio zen; ama liburuzaina du, eta aita ingeniaria. Bi urtez Nantesen Cinésup prestatzeko eskola izan ondoren, Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean sartu zen. 1998an eskuratu zuen diploma.

Film laburrak idatzi eta zuzendu izan ditu, baita bi film luze ere: À la folie... pas du tout (2002), Audrey Tautou, Samuel Le Bihan eta Isabelle Carré aktoreekin —gidoi onenaren Sopadin Junior saria irabazi zuen—, eta gero Mes stars et moi (2008), Kad Merad eta Catherine Deneuve aktoreekin. Eszenarako ere lan egin izan du, eta, 2015ean, Résiste komedia musikala idatzi zuen Michel Bergerek konposatutako France Gallen abestiekin (Palais des Sports de Paris eta bira Frantzia osoan).[1]

Telebistan eta zineman ere aktore izan da, dozena bat film luzetan, tartean 2012an kaleratutako Florent Emilio Siriren Cloclo, eta 2019an Cédric Kahnen Fête en famille.

Bere lehen eleberria, La Tresse, 2017ko maiatzean argitaratu zen Grasset argitaletxearekin.[2][3][4] Indian, Sizilian eta Kanadan bizi diren hiru emakumeren istorioa kontatzen du.[5][6] Eleberria “atzerrian abiatu zen, ia argitaratu aurretik”.[7] Azkar lortu zuen arrakasta, baita Frantzian ere, non bi milioi ale saldu ziren, formatu handian eta poltsikokoa, eta berrogei hizkuntzatara itzulia izan da.[5][8][9][10] Hogei literatur sari baino gehiago irabazi ditu Frantzian eta atzerrian, besteak beste, 40. Prix Relay des Voyageurs Lecteurs, 2017ko Trophée littéraire des Femmes de l'Économie eta lehen eleberriari emandako 2018ko Globe de Cristal. Elle aldizkariak hautatutako 2018ko liburu onenen artean dago.[11][12] La tresse ou le voyage de Lalita umeentzako albuma, egileak berak eleberrian egokitua eta Clémence Polletek ilustratua, 2018ko azaroan argitaratu zen. La Tresse Frantzian, Espainian eta Italian ere egokitu zuten antzerkira. 2022an, Laetitia Colombanik egin zuen La Tresse filmaren zinemarako egokitzapena. Filmak eleberriaren hiru herrialdeetan egin zuen bira, hots, Indian, Kanadan eta Italian.

2019ko maiatzaren 15ean, Les Victorieuses bere bigarren eleberria argitaratu zuen Grasset argitaletxearekin.[13] Istorioa Blanche Peyronek sortutako Parisko Emakumearen Jauregiaren inguruan garatzen da. Bestsellerra izan zen nobela, eta 500.000 ale saldu zituzten Frantzian. Hogei bat hizkuntzatara itzulia izan da. Les victorieuses ou le palais de Blanche umeentzako albuma 2021ean argitaratu zen.

Bere hirugarren eleberria, Le Cerf-Volant, 2021eko ekainean argitaratu zen, Grasset argitaletxearekin, eta 400.000 ale saldu zituzten. Hogei bat hizkuntzatara itzulia izan da.

2021ean, Edouard-VII.a antzokian jokatu zuen, berak idatzitako obra bat: Le Jour du Kiwi. Ladislas Chollatek taularatu suen, beste aktoreak Gerard Jugnot, Arthur Jugnot eta Elsa Rozenknop izan ziren. Istorioak gizon bakarti eta misantropo baten istorioa kontatzen du. Haren bizitza aldatu egiten da, hozkailutik jogurt bat desagertu dela jakiten duenean. 2023ko urtarrilean eman zuten berri lana, Edouard-VII antzokian, eta arrakasta handia izan zuen.

2023ko irailean, Grasset argitaletxean agertu zen Le voyage de la Tresse. La Tresse filmaren egunerokoa da, 200 argazki baino gehiagos ilustratua. Autore-zuzendariak hiru kontinenteetan egindako filmaketa eta orrialdetik pantailarako egokitzapen-lana kontatzen du.

  • 1998: Le Dernier Bip, Laetitia Colombani (film laburra): Emma Merowski
  • 1998: La Cousine Bette (Cousin Bette), Des McAnuff: kredituetan egiaztatu gabea
  • 2002: Paradisco, Stéphane Ly-Cuong: txokolateen emakumea
  • 2003: La Faucheuse, Vincenzo Marano eta Patrick Timsit (film laburra): Marie
  • 2003: Gomez et Tavarès, Gilles Paquet-Brenner: Séverine
  • 2003: Casting urgent, Laetitia Colombani (film laburra): castin-zuzendaria
  • 2004: Qui mange quand?, Jean-Paul Lilienfeld (telefilma): gosariko zerbitzaria
  • 2005: Libre échange, Olivier de Plas (film laburra): Florence
  • 2005: Belle, enfin possible, Régis Roinsard (film laburra): telefonista
  • 2005: Pas bouger!, Xavier Daugreilh (film laburra): ama
  • 2005: Retiens-moi, Jean-Pierre Igoux (telefilma): Virginie
  • 2008: Mes stars et moi, Laetitia Colombani: Psi-katu-analista
  • 2012: Cloclo, Florent-Emilio Siri: Vline Buggy
  • 2014: J'aurais pas dû mettre mes Clarks, Marie Caldera (film laburra): zuzendaria
  • 2015: La Boule noire, Denis Malleval (telefilma): Madame Fabre
  • 2019: Fête de famille, Cédric Kahn: Marie
  • 2021: Les Choses Humaines, Yvan Attal: psikologoa

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002: À la folie... pas du tout
  • 2008: Mes stars et moi
  • 2023: La Tresse, izen bereko liburutik egokitua.
  • 2021: Le Jour du kiwi (autorea eta aktorea), taularatzea Ladislas Chollat, théâtre Édouard-VII
  • La Tresse[4],[7] (roman), Paris, Grasset, 2017, 224 orri ISBN 978-2-246-81388-0 (Livre de Poche, 2018)
  • La Tresse ou le voyage de Lalita, (haurrentzako), Grasset, 2018
  • Les Victorieuses (eleberria), Paris, Grasset, 2019 (Livre de Poche, 2020)
  • Les Victorieuses ou le palais de Blanche (haurrentzako), Grasset, 2021
  • Le Cerf-volant (eleberria), Paris, Grasset, 2021 (Livre de Poche, 2022)
  • 2002 hautatua Festival international du film de Valladolid jaialdian À la folie... pas du tout lanagatik
  • Prix Relay des Voyageurs Lecteurs 2017 La Tresse lanagatik[12]
  • Trophée littéraire 2017 des Femmes de l'Économie La Tresse lanagatik
  • Globe de Cristal 2018 du Meilleur Roman La Tresse lanagatik
  • Prix Ulysse 2017 du Premier Roman La Tresse lanagatik
  • Prix de l'Office Central des Bibliothèques La Tresse lanagatik
  • Prix des Zonta Clubs de France La Tresse lanagatik
  • Prix de la FNABEH (Fédération Nationale des Associations de Bibliothèques en Etablissements Hospitaliers) La Tresse lanagatik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]