Laktama | |
---|---|
Mota | organonitrogen heterocyclic compound (en) eta carboxamides (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 24995 |
MeSH | D007769 |
Kimika organikoan laktama esaten zaie amida ziklikoei[1]. Laktamak polimeriza daitezke poliamidak emanez.
Laktamak izendatzeko aurrizki grekoak baliatzen dira ordena alfabetikoari jarraiki.
Izendatzeko sistema oinarritzen da α-laktamak hidrolizatzen denean α-aminoazidoa ematen duela, β-laktamak β-aminoazidoa, etb.
Naturan β, γ edo δ-lactamen eraztunak ditzten konposatuak ez dira gutxi. Penizilina izan zen aurkitutako lehen koposatu ß-laktamikoa Penicillium onddoetan. Ondoren beste konposatu batzuetan ere aurkitu dira[2].
Egun usatzen diren antibiotikoen % 65a ß-laktamak dira. Hainbat naturalak dira bentzilpenizilina legez eta beste batzuk egitura naturalak eraldatuz sintetizatu dira hala nola amoxiziklina[3]. Laktamak poliamidak sintetizatzeko monomero moduan ere baliatzen dira, nylon 6 erdiesteko kaprolaktama adibidez.