Lanolina ugaztun batzuen bilgor guruinek sortzen duten argizaria da, bereziki ardietan aurkitzen da.
Lanolina izena latinezko lana + oleum hitzek osatzen dute eta "artilearen olioa" esan nahi du[1]. Mathias Eugenius Oscar Liebreich fisikari alemaniarrak izendatu zuen 1885 urtean[2].
Kate luzeko gantz azido baten (24 karbono) eta monoalkohol kate luze baten (12-13 karbono) arteko ester molekula izanik erabat hidrofoboa da[3][4].
Baselinaren antzeko ehundura du, ezko itxurakoa, horixka, itsaskorra eta usaingabea da. 36 eta 41'5 °C artean urtzen da.
Ahari eta arkumearen artileak %15-20 lanolina du. Artilea desengrasatu egiten da lanolina biltzeko. Ardi bakoitzetik 250-300 ml atera ohi da.
Larruazalaren hidratatzaile eta emoliente gisa erabiltzen da[5][4] baina lanolina gordinak alkoholak izaten ditu eta pertsona batzuetan alergiak eragin ditzake.
Industrialki lubrikatzaile gisa ekoizten da. Marinelek itsasontziak igurzten dituzte marruskadura txikitzeaz gain balanoak ez itsasteko[6].
Lipidoak | ||
---|---|---|
|