Lardaska | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Patricia Highsmith (1954) |
Argitaratze-data | 2020 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Blunderer |
Argitaletxea | G. P. Putnam's Sons (en) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 444 |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Lardaska' |
Itzultzailea | Josu Barambones |
Lardaska (The Blunderer) Patricia Highsmith idazlearen eleberri bat da, 1954an plazaratua. Euskaratuta 2020an agertu zen, Josu Barambonesen eskutik. Itzultzailea Baztango Udalak ematen duen II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea izan zen.
Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Clara desberdina da; emakume neurotiko eta hotza ematen du. Euren egoera okertzen doa eta lagunen zirkulua pixkanaka murriztu egiten da. Walterrek gorroto sentsazioa du, batez ere Ellie Briess gazte ederrak berarekiko interesa erakusten duenean. Clara bere buruaz beste egiten saiatzen da. Damututa, Walter berarengana itzuliko da baina, azkenean, dibortzioa eskatuko du.
Handik gutxira, Clara autobusez doa bere ama bisitatzera. Ez da inoiz helmugara iritsiko. Bere gorpua amildegi baten oinean aurkituko dute. Poliziak Walterrengan dauzka jarrita bere susmoak. Agian, suizidioaren itxuraz hilketa bat ezkutatu nahi du?[1]