Las niñas (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Las niñas |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pilar Palomero |
Gidoigilea(k) | Pilar Palomero |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Daniela Cajías (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Zaragoza |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Las Niñas 2020. urtean Pilar Palomerok idatzi eta zuzendutako espainar filma da[1]. Filmak 90ko hamarkadan haurdunaldiaren eta seme-alaba ez-legitimoak izatearen beldurrak baldintzatutako emakumeen hezkuntza lantzen du.[2][3]
1992an kokatutako Pilar Palomeroren opera prima gaurko emakumeen belaunaldiko erretratua da, Espainako 90ko hamarkadan jaso zuten heziketaren bidez marraztua.
Celia, 11 urteko neska bat, Zaragozako moja ikastetxe batean ikasi eta bere amarekin bizi da. Brisa, Bartzelonatik etorri berri den klasekidea, bere bizitzako epealdi berrirantz bultzatuko du: nerabezaroa. 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketa eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoak bizitzen ari den Espainian, Celia ohartuko da bizitza egi eta gezur askoz osatuta dagoela.[4]
Protagonistak Celiaren, ama ezkongabeko neska baten, inguruan biltzen diren lagun taldea dira eta hauek ematen diote izenburua filmari: Las niñas. Zaragoza hirian kokatuta 1992. urtean, filmak Celiaren istorioa kontatzen du, bere umezurtz egoeragatik presio sozialeko giroa pairatzen duen neska gaztea, bere buruari "zergatik da bekatua ezkontzatik kanpo seme-alabak izatea?" galdetzeraino.[5]
Cristinak eta Brisak, protagonistaren lagun minenak, Celiari bere zurztasunaren inguruko gezurrei aurre egiten lagunduko diote, Celiaren amari ama ezkongaien inguruko aurreiritzi sozialik gabeko bide berria irekitzen dioten bitartean.
Celiak bere zurztasunaren gezurra eta bere familiaren eta hezkuntza erlijiosoaren zentsura ezagutuko ditu, adiskidetasunaren indarrak bultzatuta egia bilatzen duen bitartean. Brisarekiko duen adiskidetasunak dialogoari eta debekatuta dauden gauzen inguruan hitz egiteari atea irekiko die eta Celiak bere aitaren istorioa ikertu nahi izango du. Horrela, Celiak bere amarekin hitz egingo du eta mingarria izango den arren, Celiaren amak ulertuko du ez duela ezer ezkutatzeko.
BTeam Pictures eta Inicia Films ekoitzitako filma, ICAA eta ICEC-en finantziazioarekin eta MEDIA, Ibermedia, RTVE, TV3, Movistar + eta Televisión de Aragón-en parte-hartzearekin.[6] Filmak 1,2 milloi €-ko aurrekontua izan zuen.
Zaragozan eta Lleidan burututako filmaketa, 6 asteko iraupena izan zuen.
Filma film festibal ezberdinetan erakutsita izan da, hala nola Donostiako Zinemaldian, Malagako festibala, Shangai International Film Festival 2020, Brussels International Film Festival 2020 edo The Chicago International Film Festival 2020, beste batzuen artean. [7]
Filma Espainiako 86 aretotan estreinatu zen[8] eta 81.857 euro bildu zituen lehen hiru egunetan. Leihatiletan egondako 7 asteen ostean, filmak 473.568€ bildu ditu 1,2 milloi €-ko aurrekontu baten gainean eta guztira 83.510 sarrera saldu zituen zituen. [9]
Saria | Kategoria | Hartzailea | Emaitza |
---|---|---|---|
Malagako Zinemaldia (2020)[10] | Biznaga de Oro (Film onena) | Pilar Palomero | Irabazlea |
Biznaga de Plata (Argazkigintza onena) | Daniela Cajías | Irabazlea | |
Feroz Puerta Oscura Saria Film Onenari | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Berlinale (2020)[11] | Generation KPlus | Pilar Palomero | Irabazlea |
Donostiako Zinemaldia (2020)[12] | Made in Spain (Dunia Ayaso saria SGAE fundazioak eskeinia) | Pilar Palomero | Irabazlea |
VIII Edición Premios Feroz (2021)[13] | Zuzendari onena | Pilar Palomero | Irabazlea |
Film dramatiko onena | Las Niñas | Irabazlea | |
Gidoi onena | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Emakumezko aktore protagonista onena | Andrea Fandós | Nominatua | |
Bigarren mailako emakumezko aktore onena | Natalia de Molina | Nominatua | |
Trailer onena | Marina Francisco etaJuan Gabriel García Román | Nominatua | |
26 Edición Premios Cinematográficos José María Forqué (2021)[14] | Luzemetrail onena | Las Niñas | Irabazlea |
Emakumezko aktore onena | Andrea Fandós | Nominatua | |
Zinema eta baloreen hezkuntza | Las Niñas | Nominatua | |
76 Edición Medallas CEC (2021)[15] | Filma onena | Ls niñas | Nominatua |
Zuzendari berri onena | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Jatorrizko gidoi onena | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Emakumezko aktore protagonista berri onena | Andrea Fandós | Irabazlea | |
Taldeko emakumezko aktore onena | Natalia de Molina | Nominatua | |
Argazkigintza onena | Daniela Cajías | Nominatua | |
XIII Premios Gaudí (2021)[16] | Hizkuntz ez-katalanean film onena | Las Niñas | Jakiteke |
Zuzendari onena | Pilar Palomero | Jakiteke | |
Emakumezko aktore protagonista onena | Andrea Fandós | Jakiteke | |
Taldeko emakumezko aktore onena | Natalia de Molina | Jakiteke | |
Produkzio zuzendaritza onena | Uriel Wisnia | Jakiteke | |
Zuzendaritza artistiko onena | Mónica Bernuy | Jakiteke | |
Jatorrizko musika onena | Carlos Naya | Jakiteke | |
Argazkigintza onena | Daniela Cajías | Jakiteke | |
Jantzi-diseinu onena | Arantxa Ezquerro | Jakiteke | |
Soinu onena | Amanda Villavieja | Jakiteke | |
Makillaje eta ile-apaindegi onena | Carmen Arbues | Jakiteke | |
Gidoi original onena | Pilar Palomero | Jakiteke | |
Muntaia onena | Sofí Escudé | Jakiteke | |
Goya Sariak
(2021)[17] |
Filma onena | Las Niñas | Jakiteke |
Zuzendari berri onena | Pilar Palomero | Jakiteke | |
Taldeko emakumezko aktore onena | Natalia de Molina | Jakiteke | |
Argazki zuzendaritza onena | Daniela Cajías | Jakiteke | |
Gidoi original onena | Pilar Palomero | Jakiteke | |
Muntai onena | Sofi Escudé | Jakiteke | |
Jantzi-diseinu onena | Arantxa Ezquerro | Jakiteke | |
Zuzendaritza artistiko onena | Mónica Bernuy | Jakiteke | |
Abesti original onena | "Lunas de papel"- Carlos Naya | Jakiteke | |
Brussels International Film Festival[18] | Director’s Week (Epailearen Saria) | Las Niñas | Irabazle |
FICAL (2020)[19] | Luzemetrai onena | Las Niñas | Irabazlea |
Zuzendaritza onena | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Gidoi onena (Opera Prima) | Pilar Palomero | Irabazlea | |
Festival Int. de Cortometrajes de Talavera[20] | Pávez Emergente 2020 saria | Las Niñas | Irabazlea |
CIBRA | ARLOS BLANCO saria jatorrizko gidoieko Film Onenari | Las Niñas | Irabazlea |
VIII Premios ‘Días de Cine’[21] | Urteko Espainiako film onena | Las Niñas | Irabazlea |