Las niñas (2020ko filma)

Las niñas (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaLas niñas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
katalana
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pilar Palomero
Gidoigilea(k)Pilar Palomero
Antzezlea(k)
Natalia de Molina
Francesca Piñón (en) Itzuli

[[Kategoria:Francesca Piñón (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Argazki-zuzendariaDaniela Cajías (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaZaragoza
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt10434142 Filmaffinity: 779034 Allocine: 255868 Rottentomatoes: m/schoolgirls Edit the value on Wikidata

Las Niñas 2020. urtean Pilar Palomerok idatzi eta zuzendutako espainar filma da[1]. Filmak 90ko hamarkadan haurdunaldiaren eta seme-alaba ez-legitimoak izatearen beldurrak baldintzatutako emakumeen hezkuntza lantzen du.[2][3]

1992an kokatutako Pilar Palomeroren opera prima gaurko emakumeen belaunaldiko erretratua da, Espainako 90ko hamarkadan jaso zuten heziketaren bidez marraztua.

Celia, 11 urteko neska bat, Zaragozako moja ikastetxe batean ikasi eta bere amarekin bizi da. Brisa, Bartzelonatik etorri berri den klasekidea, bere bizitzako epealdi berrirantz bultzatuko du: nerabezaroa. 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketa eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoak bizitzen ari den Espainian, Celia ohartuko da bizitza egi eta gezur askoz osatuta dagoela.[4]

Protagonistak Celiaren, ama ezkongabeko neska baten, inguruan biltzen diren lagun taldea dira eta hauek ematen diote izenburua filmari: Las niñas. Zaragoza hirian kokatuta 1992. urtean, filmak Celiaren istorioa kontatzen du, bere umezurtz egoeragatik presio sozialeko giroa pairatzen duen neska gaztea, bere buruari "zergatik da bekatua ezkontzatik kanpo seme-alabak izatea?" galdetzeraino.[5]

Cristinak eta Brisak, protagonistaren lagun minenak, Celiari bere zurztasunaren inguruko gezurrei aurre egiten lagunduko diote, Celiaren amari ama ezkongaien inguruko aurreiritzi sozialik gabeko bide berria irekitzen dioten bitartean.

Celiak bere zurztasunaren gezurra eta bere familiaren eta hezkuntza erlijiosoaren zentsura ezagutuko ditu, adiskidetasunaren indarrak bultzatuta egia bilatzen duen bitartean. Brisarekiko duen adiskidetasunak dialogoari eta debekatuta dauden gauzen inguruan hitz egiteari atea irekiko die eta Celiak bere aitaren istorioa ikertu nahi izango du. Horrela, Celiak bere amarekin hitz egingo du eta mingarria izango den arren, Celiaren amak ulertuko du ez duela ezer ezkutatzeko.

Talde teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Produktoreak: Valérie Delpierre, Alex Lafuente
  • Zuzendaria: Pilar Palomero
  • Gidoia: Pilar Palomero
  • Argazki Zuzendaria: Daniela Cajías
  • Muntaia: Sofi Escudé
  • Kasting zuzendaria: Gisela Krenn
  • Produkzio zuzendaria: Uriel Wisnia
  • Zuzenezko soinua: Amanda Villavieja
  • Zuzendaritza artistikoa: Mónica Bernuy
  • Zuzendaritza laguntzailea: Nacho Lasierra
  • Jantziak: Arantxa Ezquerro
  • Makillaje eta ile-apaindegia: Carmen Arbues

BTeam Pictures eta Inicia Films ekoitzitako filma, ICAA eta ICEC-en finantziazioarekin eta MEDIA, Ibermedia, RTVE, TV3, Movistar + eta Televisión de Aragón-en parte-hartzearekin.[6] Filmak 1,2 milloi €-ko aurrekontua izan zuen.

Zaragozan eta Lleidan burututako filmaketa, 6 asteko iraupena izan zuen.

Banaketa eta erantzuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma film festibal ezberdinetan erakutsita izan da, hala nola Donostiako Zinemaldian, Malagako festibala, Shangai International Film Festival 2020, Brussels International Film Festival 2020 edo The Chicago International Film Festival 2020, beste batzuen artean. [7]

Filma Espainiako 86 aretotan estreinatu zen[8] eta 81.857 euro bildu zituen lehen hiru egunetan. Leihatiletan egondako 7 asteen ostean, filmak 473.568€ bildu ditu 1,2 milloi €-ko aurrekontu baten gainean eta guztira 83.510 sarrera saldu zituen zituen. [9]

Zinemaldietan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta Nominazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Las Niñas
Saria Kategoria Hartzailea Emaitza
Malagako Zinemaldia (2020)[10] Biznaga de Oro (Film onena) Pilar Palomero Irabazlea
Biznaga de Plata (Argazkigintza onena) Daniela Cajías Irabazlea
Feroz Puerta Oscura Saria Film Onenari Pilar Palomero Irabazlea
Berlinale (2020)[11] Generation KPlus Pilar Palomero Irabazlea
Donostiako Zinemaldia (2020)[12] Made in Spain (Dunia Ayaso saria SGAE fundazioak eskeinia) Pilar Palomero Irabazlea
VIII Edición Premios Feroz (2021)[13] Zuzendari onena Pilar Palomero Irabazlea
Film dramatiko onena Las Niñas Irabazlea
Gidoi onena Pilar Palomero Irabazlea
Emakumezko aktore protagonista onena Andrea Fandós Nominatua
Bigarren mailako emakumezko aktore onena Natalia de Molina Nominatua
Trailer onena Marina Francisco etaJuan Gabriel García Román Nominatua
26 Edición Premios Cinematográficos José María Forqué (2021)[14] Luzemetrail onena Las Niñas Irabazlea
Emakumezko aktore onena Andrea Fandós Nominatua
Zinema eta baloreen hezkuntza Las Niñas Nominatua
76 Edición Medallas CEC (2021)[15] Filma onena Ls niñas Nominatua
Zuzendari berri onena Pilar Palomero Irabazlea
Jatorrizko gidoi onena Pilar Palomero Irabazlea
Emakumezko aktore protagonista berri onena Andrea Fandós Irabazlea
Taldeko emakumezko aktore onena Natalia de Molina Nominatua
Argazkigintza onena Daniela Cajías Nominatua
XIII Premios Gaudí (2021)[16] Hizkuntz ez-katalanean film onena Las Niñas Jakiteke
Zuzendari onena Pilar Palomero Jakiteke
Emakumezko aktore protagonista onena Andrea Fandós Jakiteke
Taldeko emakumezko aktore onena Natalia de Molina Jakiteke
Produkzio zuzendaritza onena Uriel Wisnia Jakiteke
Zuzendaritza artistiko onena Mónica Bernuy Jakiteke
Jatorrizko musika onena Carlos Naya Jakiteke
Argazkigintza onena Daniela Cajías Jakiteke
Jantzi-diseinu onena Arantxa Ezquerro Jakiteke
Soinu onena Amanda Villavieja Jakiteke
Makillaje eta ile-apaindegi onena Carmen Arbues Jakiteke
Gidoi original onena Pilar Palomero Jakiteke
Muntaia onena Sofí Escudé Jakiteke
Goya Sariak

(2021)[17]

Filma onena Las Niñas Jakiteke
Zuzendari berri onena Pilar Palomero Jakiteke
Taldeko emakumezko aktore onena Natalia de Molina Jakiteke
Argazki zuzendaritza onena Daniela Cajías Jakiteke
Gidoi original onena Pilar Palomero Jakiteke
Muntai onena Sofi Escudé Jakiteke
Jantzi-diseinu onena Arantxa Ezquerro Jakiteke
Zuzendaritza artistiko onena Mónica Bernuy Jakiteke
Abesti original onena "Lunas de papel"- Carlos Naya Jakiteke
Brussels International Film Festival[18] Director’s Week  (Epailearen Saria) Las Niñas Irabazle
FICAL (2020)[19] Luzemetrai onena Las Niñas Irabazlea
Zuzendaritza onena Pilar Palomero Irabazlea
Gidoi onena (Opera Prima) Pilar Palomero Irabazlea
Festival Int. de Cortometrajes de Talavera[20] Pávez Emergente 2020 saria Las Niñas Irabazlea
CIBRA ARLOS BLANCO saria jatorrizko gidoieko Film Onenari Las Niñas Irabazlea
VIII Premios ‘Días de Cine’[21] Urteko Espainiako film onena Las Niñas Irabazlea

Erakustaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Shanghai International Film Festival – Highlights: Viva la Festival
  • Chicago International Film Festival – New Directors Competition [22]
  • Torino Film Festival – International Features Competition
  • FICCALI – International Features Competition
  • Thessaloniki International Film Festival – Youth Section
  • Bergen International Film Festival – Int. Fiction (non-competitive)
  • Leiden Film Festival – First Feauture Competition (Opening Night)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «LAS NIÑAS» BTEAM Pictures 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) Belinchón, Gregorio. (2020-02-24). «‘Las niñas’: las sombras sociales de la España del 92» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. (Ingelesez) Mayorga, Emilio; Mayorga, Emilio. (2020-11-02). «‘Las Ninas’ Director on ‘Doubts, Restlessness, Euphoria’ of Adolescence» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. Press, Europa. (2020-08-31). «Pilar Palomero, directora de 'Las niñas': "En los 90 teníamos una sociedad de 'paso a publicidad' con top less incluido"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. (Gaztelaniaz) Blanes, Pepa. (2020-08-22). «'Las niñas', la España no tan moderna del año 92» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  6. «Las niñas | Inicia Films» www.iniciafilms.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  7. «Las niñas | Inicia Films» www.iniciafilms.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  8. (Gaztelaniaz) 'Las niñas' en taquilla: prometedor primer fin de semana. 2020-09-08GMT+010016:22:45+01:00 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Recaudación películas ESPAÑOLAS 2020» TAQUILLA ESPAÑA 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  10. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2020-08-29). «Las niñas', de Pilar Palomero, Biznaga de Oro l RTVE» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  11. (Ingelesez) «Las niñas | Schoolgirls | Mädchen» www.berlinale.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  12. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  13. (Gaztelaniaz) Themes, Studio. Informadores de Cine. - VIII Premios Feroz. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  14. (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2020-11-27). «Premios Forqué: Adú, Akelarre, La boda de Rosa y Las niñas, nominadas a mejor película» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  15. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «‘Las niñas’ opta a seis Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  16. «XIII Premios Gaudí» www.academiadelcinema.cat (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  17. «Las niñas » Premios Goya 2021» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  18. (Ingelesez) «Las Niñas (Schoolgirls)» BRIFF (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  19. (Gaztelaniaz) «'Las Niñas' triunfa en FICAL con premios a mejor película, dirección y guión» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  20. (Gaztelaniaz) «Pávez Emergente - Premios Pávez Talavera de la Reina» Premios Pávez (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  21. (Gaztelaniaz) ELICES, RAQUEL. (2021-01-21). «VIII Premios Días de Cine | Mario Casas, Pilar Palomero y Veronica Forqué» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  22. (Ingelesez) «Schoolgirls» Cinema Chicago (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]