Laura Ester | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1990eko urtarrilaren 20a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Laura Ester Ramos (Peñaparda, Salamanca, 1990eko urtarrilaren 22a), waterpolo jokalaria da, eta emakumezkoen Ohorezko Mailan CN Sabadellen eta Espainiako selekzioan atezain gisa jokatzen du.
LENek 2017ko Europako jokalaririk onena bezala aukeratua[1], mundu txapelduna 2013an[2], bi aldiz Europako txapeldun (2014 [3] eta 2020) eta Olinpiar txapeldunorde 2012 eta 2020an[4][5].
Bere ama Peñapardan (Salamanca) jaio zen, eta bertan pasatzen zituen udak txikitatik. Izan ere, 2013ko Bartzelonako Munduko Txapelketa irabazi ostean, Peñapardako udalak bere izena jarri zion uretako udal multzoari, "Laura Ester Ramos Udal Igerilekuak" izena jarriz[6].
2009/10 denboraldian, CE Mediterrani-ko beheko kategorietan trebatua, Ohorezko Dibisioko ligako titulua irabazi zuen klub horrekin[7]. Urte horretan bertan, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta txapel nagusi guztiak, talde horrekin irabazi ditu.
Espainiako selekzioarekin, Bartzelona 2013an[2] txapelketako atezain onena izendatu, eta txapelketako talde idealean sartu zuten[8]. Europako txapelduna Budapest 2014an[3], eta olinpiar txapeldunordea Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan[4].
2017ko Budapesteko Munduko Kopan eta Málaga 2008an[9] zilarrezko dominak lortu zituen[10], eta brontzezkoa 2018ko Bartzelonan[11].
2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k [12][13].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa emakumezkoa[14] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[15]. | |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2008 | Malaga Espainia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2014 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2018 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa |
Bereizketa | Urtea |
---|---|
Brontzezko domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [12] | 2013 |
Zilarrezko Domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [13] | 2014 |