Leah Manning | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1945eko uztailaren 5a - 1950eko otsailaren 3a Barrutia: Epping (en) ![]() Hautetsia: 1945 United Kingdom general election (en) ![]()
1931ko otsailaren 19a - 1931ko urriaren 7a Barrutia: Islington East (en) ![]() Hautetsia: 1931 Islington East by-election (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Droitwich Spa, 1886ko apirilaren 14a | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Heriotza | Elstree (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Homerton College (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta sindikalista | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Dame Elizabeth Leah Manning (Perrett jaioa; Droitwich Spa, Worcestershire, 1886ko apirilaren 14a – Elstree, Hertfordshire 1977ko irailaren 15a) politikari britainiarra izan zen.[1]1937ko maiatzean, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur eraman zituen Santurtziko portutik Ingalaterrara Habana izeneko itsasontzian, Eusko Jaurlaritzarekin izandako lankidetzan.[2]
St John's School-en hezi zen lehen urteetan Bridgwater-en eta ondoren Homerton Collegen (Cambridge). Cambridgeko irakasle bihurtu zen, eta Hugh Dalton gradu-laguna ezagutu zuen eta Fabian Elkartearekin eta Alderdi Laborista Independentearekin bat egin zuen. Bere eskola hiriko eremu pobre batean zegoen, eta hiriko agintariei presioa egin zien osasuna hobetzeko doako esnea eman ziezaien umeei, Cambridgeko Merkataritza Kontseiluan zuen posizioa erabiliz arazoa planteatzeko.
Leah Alderdi Laborista ingeleseko kidea izan zen. 1930ean, Irakasleen Batasun Nazionaleko lehendakari hautatu zuten. 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, euskal haurrak errefuxiatu gisa ebakuatzeko Gobernu Britainiarrarekin kudeaketak hasi zituen pertsona izan zen.[3]
Hezitzaile entzutetsua, National Joint Committee for Spanish Relief Espainiako Errepublikako gobernuari laguntza humanitarioa emateko erakundea izan zena bultzatu zuen. Batzorde horren buru Atholleko dukesa izan zen, eta Leah Manning bidali zuen Bilbora. Harekin batera, Edith Pye Batzordeko kidea eta ebakuatuko ziren adingabeen osasun-azterketaz arduratu zen mediku-taldea ere izan ziren. Guztira 4.000 haur atera ziren eta beraiekin batera 95 andereño, 120 laguntzaile, 15 abade eta bi sendagile, Agirre Lehendakariak berak agurtu zituenak.[4] Leah Manning 1938an itzuli zen Euskal Herrira, Britania Handiko sendagileek ospitaleetan eskaintzen zuten laguntzaren gaineko txostena idazteko.[5]
Manning aktibo egon zen hezkuntza-lanean eta bere autobiografia (A Life for Education) 1970ean argitaratu zen. Azken urteak, 91 urte zituela hil aurretik, NUT Home-n igaro zituen erretiratutako maisu-maistrentzako etxean, Elstreen (Ingalaterra)