Lee Kun-hee (Hangul: 이건희; Hanja: 李健熙; [iːɡʌnɣi] ahoskatua; Uiryeong, Hego Korea, 1942ko urtarrilaren 9a - Seul, Hego Korea, 2020ko urriaren 25a) hegokorear enpresaburua izan zen. Samsung Taldeko presidentea izan zen 1987 eta 2008 bitartean, eta 2010 eta 2020 bitartean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide ere bazen.