Lenny 1974ko Bob Fosse estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Dustin Hoffman eta Valerie Perrine aktoreek antzeztu zuten. Filmak Lenny Bruce (1925-1966) estatubatuar umoristaren bizitza kontatzen du.
Sei Oscar Sarien izendapena jaso zuen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Canneseko Zinemaldian Valerie Perrine aktoreak Emakumezko Aktore Onenaren Saria irabazi zuen, kategoria horreako BAFTA Saria ere irabazi zuelarik.
Lenny Bruce (Dustin Hoffman) umoristaren bizitza kontatzen da, taula edo eszenatoki gainean zuen berehalakotasunerako talentua eta sormenari esker AEBtako historiako umorista onenatzat jo ohi dena, bere lehen urratsetatik hasi eta bizitza eta familia azaleratzen dira. 1950-1960 hamarkadetako AEBtan bere umore libertario eta satirikoak estatubatuar umorista belaunaldi oso batek adierazpen askatasuna izan zezan lagundu zuelarik. Zoritxarrez, apurka-apurka konplexu mesianiko bat garatzen hasi eta bere buruaren suntsiketa lasterketa bati ekin zion, 1966ean morfina gaindosi baten ondorioz hil zelarik.