Liam Howlett | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Liam Paul Paris Howlett |
Jaiotza | Braintree (Essex), 1971ko abuztuaren 21a (53 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Natalie Appleton (en) (2002ko ekainaren 7a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, disko-ekoizlea, discjockeya, kantugilea eta musikaria |
Kidetza | The Prodigy |
Genero artistikoa | technoa rave music (en) Big beata |
Musika instrumentua | giltzadia |
Diskoetxea | XL Recordings Elektra Records |
Liam Paul Paris Howlett (Essex Erresuma Batua, 1971ko abuztuaren 21a - ) The Prodigy musika elektronikoa jotzen zuten bandako kide garrantzitsuena da.
Liam Howlett 1971ko abuztuaren 21ean jaio zen Essex-en. Piano klasikoa zuen gustuko eta 14 urteko gaztea irratitik grabatutako abestiak mezklatzen aritzen zen, jada.
Txikitatik piztu zion arreta musika elektronikoak eta breakdancing ikasi zuen. Clubetara joan ohi zen eta, behin, Keith Flint eta Leeroy Thornill ezagutu zituen. Liamen musikak txunditu egin zituen eta The Prodigy sortzeko pausua eman zuten. Prodigy izena Liamek Keithi emandako zintatik etor daiteke edo, agian, Liamen sintetizadorearen izenetik, Moog Prodigy baitzen hau.
1998an, Marie Anne Hobbsen irrati saioan nahasketa bat egiteko aukera eskaini zioten Liami. 2006ko urtarrilaren amaieran, Back To Mine konpilazio albuma atera zuen salmentara. Liamen abesti gogokoenak biltzen ziren bertan, Wake the fuck up barne, Prodigyren zuzeneko kontzertuen introa egiteko aukeratu zutena 2005/2006ko udazken-neguetan.
2002ko ekainaren 6an, All Saints bandako abeslari ohia zen Natalie Appletonekin ezkondu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liam Howlett |