Limes Germanicus (euskaraz Germaniar Muga), 83 eta 260. urteen artean Antzinako Erromako Germania Beherea, Germania Garaia eta Rhetiaren mugak ezartzen zituen limes lerroa zen, Erromatar Inperioa eta hartatik kanpo eta aske bizi ziren germaniar herriak banatuz.
Muga hau Ipar Itsasoaren kostaldean, Rhin ibaia itsasoratzen zen lekutik hasi, Katwijk herbeheretar udalerri inguruan, eta Danubio ibai bazterreko Regensburg bavariar udalerrira hedatzen zen.
Zaintzako 900 postu eta 120 gaztelu ditu. Goi eremuko limes germanikoa Erdialdeko Europako monumentu arkeologikorik ikusgarrienetako bat da, eta UNESCOren "Erromatar Inperioaren Mugak" Mundu Ondarea da 2005az geroztik. Neustadt-Bad Göggingetik, Germaniako Limeasarai Danubioko Limesak jarraitzen dio —hori ere Gizateriaren Ondarea da 2021etik— Passauraino[1].
Limes Germanicus-a honela banatuta zegoen:
Goi-Germaniako Limesaren alderik zaharrena Domizianok sortu zuen, K.o. 85. urtearen inguruan, Rhin ibarraren eta Taunus mendien artean. Hadriano iritsi arte (117-138) patruilek kontrolatzen zuten muga eta egurrezko zaintza-dorreek zelatatzen zuten. Hadrianok limesa ixteko oholesiez osatutako sistema bat diseinatu zuen[3].