Loch Ewe

Loch Ewe
Motabadia
Sakonera40 m
Geografia
Map
Koordenatuak57°50′13″N 5°36′44″W / 57.8369°N 5.6122°W / 57.8369; -5.6122
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Panoramika.

Loch Ewe (Eskoziako gaeleraz: Loch Iùbh) Eskoziako ipar-mendebaldeko Wester Ross eskualdeko loch edo itsas aintzira bat da. Kostaldean Eskoziako gaelikoz hitz egiten duen jendea bizi da inguruan;[1] oro har, eskala txikiko nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira. Herri garrantzitsuena, ipar-ekialdeko kostaldean kokatua, Aultbea da.

Dagoen lekua dela eta, Loch Ewe itsas merkataritzarako gune estrategikoa izan da beti.

Ewer ibaiaren loch-ak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ewe ibaiak 6 km.ko luzera du eta Loch Ewera beste hamahiru "loch" zeharkatu ondoren.

Dagoen lekua dela eta, Loch Ewe itsas merkataritzarako gune estrategikoa izan da beti. 1610. urtearen inguruan, Poolewe eskualdea, Ewe aintziratik gora, inguruko baso-eremuetan sortutako ikatza ustiatzen zuen burdinurtegi baten inguruan urbanizatu zen. Errementari ingelesek merkeagoa zuten burdin minerala Poolewera bidaltzea ikatza Ingalaterrara eramatea baino.[2]

Larreetatik bizi ziren herrixkak 1840ko hamarkadan ezarri ziren, lurra jabetza egonkor bihurtzen zuen sistema baten bidez berrantolatu ondoren, baina beti tamaina apala mantendu zuten. Bualnaliubek, Poolewetik 15 km iparraldera, 11 etxe eta 50 biztanle zituen 1841eko erroldan.

1911n, 20 metroko itsasargi bat eraiki zen Gairloch eta Poolewe arteko muino baten gainean.[3]

1939ko abenduaren 4an HMS Nelson korazatu britainiarra sei hilabetez geldirik egon behar izan zen loch horretan U-52 unitateak jarritako itsas-mina baten ondorioz. Loch Ewe Artikoko konboien topagune gisa erabili zen Bigarren Mundu Gerran. PQ17 konboiaren hondamendiaren ondoren, britainiar eta estatubatuar ontziak hara bildu ziren 1942ko irailean Mourmanskera joan aurretik, alemanak engainatzeko asmoz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://linguae-celticae.de/dateien/Gaidhlig_Local_Studies_Vol_09_Loch_Bhraoin_Gearrloch_Ed_II.pdf
  2. Whyte; Whyte, Kathleen A. (1991). The Changing Scottish Landscape: 1500-1800. History of the British Landscape Series. Taylor & Francis. 213.or. ISBN 9780415029926.
  3. Engineering correspondents (25 October 1911). "New Lighthouse". The Times. No. 39725. 25.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]