Loiza Lamers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucas Lamers |
Jaiotza | Driel, 1995eko urtarrilaren 9a (29 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta enpresaburua |
loizalamers.com | |
Loiza Lamers (Driel, Herbehereak, 1995) herbeheretar modelo transgeneroa da. 2015ean egin zen ezagun telebistako Holland's Next Top Model (Herbehereetako Hurrengo Top Modela) lehiaketa irabazi zuenean.
Lucas jaiotza-izenaz, Drielen sortu zen. Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat dauka txikitatik. Haurtzaroan hasi zen trantsizioa egiten. 2005ean, hamar urte zituenean, Charlotte Hoogarkker dokumentalgilearen Van Lucas naar Luus (Lucasetik Luusera) dokumentalaren protagonista izan zen, Lamersen trantsizioari buruzkoa. 18 urterekin sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.