Lola Maverick Lloyd | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Castroville, 1875eko azaroaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Winnetka, 1944ko uztailaren 25a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Mission Burial Park (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | George Madison Maverick |
Ezkontidea(k) | William Bross Lloyd (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Smith College |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista |
Kidetza | Women's International League for Peace and Freedom (en) ![]() National Woman's Party (en) ![]() |
![]() ![]() |
Lola Maverick Lloyd (1875eko azaroaren 24a – 1944ko uztailaren 25a) estatubatuar bakezale, sufragista, munduko federalista eta feminista izan zen. Texasen jaio zen Maverick familia aberatsean, eta William Bross Lloydekin ezkondu zen, Henry Demarest Lloyd kazetariaren semearekin. Elkarrekin, bi familien eragina eta aberastasuna erabili zituzten, Garai Aurrerakoiko (1896 - 1920) kausen alde egiteko.
Dibortzio publiko eta gatazkatsu baten ondoren, Lola Maverick Lloydek bakezaletasunaren aldeko borrokari eskaini zion bizitza. Emakumeen Alderdi Bakezalea eta Bakearen eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga sortu zuen 1915. Munduko Errepublika Federala eratzeko kanpainari hasiera eman zion 1937an, munduko gobernua eta federalismoa antolatzeko lehen saiakeran, Rosika Schwimmer lagunarekin batera.