Lola Rodríguez Aragón | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lola Rodríguez Aragón |
Jaiotza | Logroño, 1910eko irailaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Iruñea, 1984ko apirilaren 30a (73 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta musika-irakaslea |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Lola Rodríguez Aragón (Logroño, Errioxa, 1910eko irailaren 29a – Iruñea, 1984ko apirilaren 30a) errioxar opera abeslari sopranoa, eta musika-irakaslea izan zen.[1][2]
Elisabeth Schumannen dizipulua izan zen. Oso gazte hasi zen Parisen, Joaquín Turina konpositorearekin batera, haren alaba espiritualtzat baitzuen. Soprano gisa Mozart, Schubert, Manuel de Falla, Joaquín Rodrigo eta beste konpositore handi batzuk interpretatu zituen. Joaquín Rodrigok Romance del comendador de Ocaña idatzi zuen abeslariarentzat, Antonio Tovarren testu literarioarekin.
Sentsibilitate handiko abeslaria, sentimendu erromantiko sakona zuena. Liederren interprete handia izan zen eta espainiar musika estreinatu zuen Penintsulan ez ezik, atzerrian ere. 1945ean hasi zen opera-kantari Lisboako San Carlos Antzoki Nazionalean eta Fallaren La vida breve edo Mozarten Las bodas de Fígaro lanetan. Arrakastak bultzatuta, Temporadas Oficiales de Ópera izenekoak antolatu zituen Madrilen. Mozarten musikaren dibulgatzaile handia izan zen Espainian, eta bere bokazio nagusia, irakaskuntza izan zen.
1970ean, Buenos Aireseko Colón Antzokiko Arte Institutu Nagusiak bost hilabeteko kantu-ikastaroa emateko egindako gonbita onartu zuen. Itzultzean, urte berean, Kantuko Goi Eskola sortu zuen Madrilen, 1980an erretiroa hartu zuen arte berak zuzendua, eta Eskolako abesbatza, gero Espainiako Koru Nazionala bihurtu zena. Musika-pedagogo gisa lan garrantzitsua egin zuen, eta haren jarraitzaileen artean hauexek daude: Luciana Wolf, Teresa Berganza, Ana Higueras, Jorge Chaminé, María de los Angeles Morales, Ana María Iriarte, Ángeles Chamorro, María Orán, Blanca Seoane, Isabel Penagos, Teresa Tourné... 1984ko apirilaren 30ean hil zen eta Marisa Roesset Velasco margolariaren hilobi berean lurperatu zuten San Isidroko sakramentalean.[3]