Lonely Planet | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta book publisher (en) |
Jarduera sektorea | edizioa |
Herrialdea | Australia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 400 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Brad M. Kelley (en) |
Historia | |
Sorrera | 1972 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Lonely Planet (euskaraz: «Planeta Bakartia») Australiako bidai-gida argitaletxe bat da. 1972an Tony Wheeler eta Maureen Wheeler ingeles-irlandar-australiar senar-emazteek Lonely Planet Publications izenez sortu zuten. Gaur egun BBC britainiar telebista kate taldearen jabetzakoa da.
Gaur egun bere bidai-gida liburuak hizkuntza ugaritan argitaratzen ditu eta egoitza nagusia Melbourne hirian du. Gainera munduan barna ia herrialde guztietan burututako bidaiei buruzko bere erreportaje telesailak ere ekoitzi izan ditu: Lonely Planet Six Degrees, The Sport Traveller, Going Bush eta Vintage New Zealand.