Lord of the Flies (euskaraz Eulien Jauna) 1990eko Harry Hook estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. William Golding idazlearen izen berdineko Eulien Jauna eleberrian oinarritua dago. Bertan, Balthazar Getty, Chris Furrh eta Danuel Pipoly aktoreek antzeztu zutelarik.
Aurretik, jada 1963. urtean filmatu eta eleberri berdinean oinarritutako Lord of the Flies filma ere badago.
Filma honetan nahiz eleberrian Jean-Jacques Rousseau filosofoaren Emilio, edo Hezkuntzari buruz idazlanean gizakien berezko izaeraren ikuspegi alternatiboa eman nahi da. Bestalde, gizakien gaiztekeria ere irduikatzen da, izenburua filisteoen Beltzebu jainkoari buruzkoa baita, gerora kristautasunaren ikonografiara Eulien Jauna ezizenez igaro zelarik.
Gerra baten ondorioz Ingalaterrako haurrak erbesteratua izan dira. Baina haur horiek daramtzan hezgakinetako batek matxura izan eta itsasora erortzen da, uharte huts batetik hurbil. Bizirautea lortu duten haurrek larriki zauritutako hegazkin pilotuarekin batera uhartera iritsiko dira. Egoera berri honetan eta pilotua koma egoeran edo konorterik gabe dagoenez, haurrek heuren kabuz bizirautea eta antolatzea beste aukerarik ez dute izango...