Los lunes al sol (euskaraz Astelehenak eguzkipean) 2002ko Fernando León de Aranoa espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Luís Tosar, José Ángel Egido eta Javier Bardem aktoreek antzeztu zuten.
Bost Goya Sari irabazi zituen 2003an.
Galiziako Vigo hiriko industria eraldatzea eta hainbat manifestaldien ondoren, kalean gelditu diren langabetuak egunerokoan nola edo hala bizirautea lortzen dute. Euren etorkizuna beltza dirudi eta egoera okerragora doa. Modu honetan euren bizitzak aurrera doaz, astelehenak eguzkipean etzanda igaroz.