Louise Catherine Breslau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Luise Katharina Breslau |
Jaiotza | Munich, 1856ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Alemania Suitza (1892 - |
Bizilekua | Paris Neuilly-sur-Seine Munich Zürich |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1927ko maiatzaren 12a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof Baden (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | frantsesa alemana ingelesa italiera |
Irakaslea(k) | Eduard Pfyffer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris eta Zürich |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua izadi hila inpresionismoa |
Louise Catherine Breslau (Maria Luise Katharina Breslau) (Munich, 1856ko abenduaren 6an - Neuilly-sur-Seine, 1927ko maiatzaren 12a) suitzar nazionalizatutako margolari alemaniarra izan zen. Bere lana hil ondoren ahaztu egin zen neurri handi batean.
Klase ertaineko familia dirudun batean hazi zen. Bere aita obstetra eta ginekologo errespetatua zen. Aitak obstetriziako eta ginekologiako irakasle eta mediku burua izateko lanpostua onartu zuenean Züricheko Unibertsitatean, Suitzara joan en familia osoa bizitzera, Louise-k bi urte zituela. Hamar urte zituela bere aita bat-batean hil zen eta Louise Konstantzako lakuaren inguruko komentu batera bidali zuten, bere asma kronikoa arintzeko asmoz. Han hasi zen margotzen ikasten.[1]
1874an, Kostantza lakuaren ingur hartan Eduard Pfyffer artista suitzarrarekin ikasten aritu ondoren, Louise Catherin Breslau konturatu zen herrialdea utzi behar zuela artea benetan ikasteko ametsa egia bihurtu nahi bazuen. Neskentzako eskolak ematen zituen leku bakarretako bat Pariseko Académie Julian zenez, bertan eman zuen izena eta hango irakasle entzutetsuen arreta eta bere ikaskide batzuen jeloskortasuna erakarri zituen (esate baterako, Maria Bashkirtseff ikaskidearena). Han ezagutu zuen Madeleine Zillhardt, 40 urtez bere musa eta bikotekidea izan zena.[2]
1879an, Pariseko Saloian agertu zen autorretratu batekin. Handik gutxira, jatorrizko izena aldatu zuen eta Louise Catherine deitua izaten hasi zen. Bere estudioa ireki zuen eta hainbat erakusketetan parte hartu zuen, aldizka sariak ere jasoz. 1892an New Yorken erakutsiko zuen bere lana.
Ohorezko Legioa jaso zuen hirugarren emakumea eta frantsesa ez zen lehenengoa bihurtu zen.[3]