Lubeazun | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Cynareae |
Generoa | Centaurea |
Espeziea | Centaurea calcitrapa Linnaeus, 1753 |
Lubeazuna (Centaurea calcitrapa) Asteraceae familiako landare-espeziea da, jatorriz Europa, Asia eta Ipar Afrikakoa. Bide bazter eta lur landugabeetan hazten da.
Landare belarkara urterokoa da, 20-80 cm luzekoa. Brakteen luzakinek zenbait arantza dituzte, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita. Muturreko arantza oso sendoa da, nakar kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira. Hostoak ez dira dekurrenteak eta purpura-koloreko loreak ditu.
I. Aizpuru, C. Aseginolaza, P.M. Uribe-Echebarría, P. Urrutia & I. Zorrakin. (2015). EUSKAL HERRIKO LANDAREAK ETA INGURUETAKOAK SAILKATZEKO GAKO IRUDIDUNAK. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 563 or. ISBN 84-457-2090-2..
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |