Lucas Oil Stadium | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Indiana |
County of Indiana | Marion konderria |
County seat | Indianapolis |
Koordenatuak | 39°45′36″N 86°09′50″W / 39.7601°N 86.1638°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2008ko abuztuaren 16a |
Jabea | Indiana |
Kudeatzailea | Marion konderria |
Izenaren jatorria | Lucas Oil (en) |
Kirola | amerikar futbola |
Erabiltzailea | Indianapolis Colts 2008 |
Edukiera | 62.421 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | HKS, Inc. (en) |
Egitura ingeniaritza | Walter P Moore Engineers and Consultants (en) |
Webgune ofiziala | |
Lucas Oil Stadium kirol instalakuntza duen erabilera anitzeko estadio bat da, AEBetako Indianapolis hirian dagoena.
Estadioak sabai atzeragarria du, eta Indianapolis hiriko paisaia ikustea ahalbidetzen duten leihoak ditu. Estadioa 2008ko abuztuak 14an inauguratu zen, inaugurazio zeremonia bat egin zen 2008ko abuztuak 16an. 1983an eraiki zen RCA Dome ordezten du NFLko Indianapolis Coltsek etxeko partiduak jokatzen dituen estadio bezala. Estadioez gain, JW Marriott Indianapolisen etxe orratz berri bat eta hotel bat eraikiko dira, Indianako Konbentziogunearen hedapen handiaren zati bezala.
2006ko otsailak 28an Lucas Oil konpainiak estadioari 20 urtez izena emateko eskubideak 120 milioi dolarrengatik erosi zituela iragarri zen. Instalakuntza, ordurarte, Indiana Stadium edo RCA Dome bezala ezagutzen zen.
Behin estadioa amaituta, lanak egungo konbentziogunea hedatzen zentratutko dira.
Aurreikusitako futbol amerikar partiduekin batera (beharbada han jokatuko dira, baita ere liga unibertsitarioko eta institutuko ligako partiduak) estadioak 2010eko Final Fourreko finalerdien eta finalaren egoitza eta 2011ko emakumezkoen Final Fourreko egoitza izatea du aurreikusita. Historikoki, Indianapolis aukeraketa ezagun bat izan da Final Fourrerako, bertan baitago NCAAren egoitza nagusia.
Lucas Oil Stadiumek Indianapolis hiriarekin batera 2011ko 45. Super Bowlaren egoitza izatea eskatu zuen, baina Dallasen eta Dallas Cowboysen aurka galdu zuen bi boto soilengatik NFLko jabeen artean. Alabaina, urte bete beranduago bere hautagaitza aurkeztu ondoren, oraingoan bai lortu du bere helburua eta 2012ko 46. Super Bowlaren egoitza izango da.