Luis Eduardo Aute | |
---|---|
![]() (2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Eduardo Aute Gutiérrez |
Jaiotza | Manila, 1943ko irailaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Philippine English (en) ![]() |
Heriotza | Madril, 2020ko apirilaren 4a (76 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Heriotza modua | gaixotasun infekziosoa: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana frantsesa ingelesa italiera tagaloa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, aktorea, estudioko musikaria, film-zuzendaria, gidoilaria, musikagilea, poeta, margolaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza trova (en) ![]() marrazki biziduneko filma |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | RCA Victor Ariola Ariola Virgin Sony Music Entertainment |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Luis Eduardo Aute Gutiérrez (Manila, Filipinak, 1943ko irailaren 13a - Madril, 2020ko apirilaren 4a[1]) espainiar kantari, pintore eta zinemagilea zen.
Zortzi urte zituela iritsi zen Espainiara bere familiarekin. Hamabost urterekin, gitarra elektrikoa jotzen zuen Los Tigres eta Los Sonor taldeekin. Nahiago izan zuen, ordea, bakarrik jarraitu musika egiten eta kantatzen, eta hala argitaratu zituen lehen diskoak. Kanta batzuk, Rosas en el mar edo Aleluya nº 1, Massiel abeslariarekin kantatu eta grabatu zituen, eta arrakasta handia izan zuten (1967). Gaztelaniaz kantatzen duen kantautore ezagunenetako bat da, eta disko asko atera zuen, batzuk arrakasta handikoak: Rito (1973), Espuma (1974) eta Babel (1976) trilogia; Albanta (1978), bere disko onenentzat jotzen dena; Entre amigos (1984), Slowly (1992), Mano a mano (1993), Silvio Rodríguez kubatar musikagilearekin egina; eta Aire-Invisible, hogeita hamaika abestiz osatua, hamasei gaztelaniaz eta gainerakoak ingelesez (1998). Horretaz gainera, abesti ugari egin zituen beste kantarientzat ere. Margolaria ere bazen, eta azalak diseinatu zituen, besteak beste. Azkenik, zinemaren munduan ere ibili zen, zuzendari eta ekoizle gisa. 2001ean plazaratu zuen lehen film luzea, Un perro llamado dolor izeneko animazio-proiektua. Disko bat baino gehiago ekoitzi zituen Tony Carmonarekin, hala nola A día de hoy (2007) eta Intemperie (2010).