Luis Otaño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1934ko urtarrilaren 26a (91 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Margnat-Paloma-Inuri | 1962-1963 |
Ferrys | 1964-1965 |
Fagor | 1966-1968 |
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop | 1960-1961 |
Mobylette (txirrindularitza taldea) | 1957-1958 |
Parte-hartzailea
|
Luis Otaño Artzeluts (Errenteria, 1934ko urtarrilaren 26a -), euskal txirrindulari profesionala izan zen 1957tik 1968ra arte. Denbora horretan 19 garaipen lortu zituen.[1]
Errenteriako Erreka baserrian jaioa.[2] Kirol ibilbidearen hasieran, ziklo-krosean aritu zen eta 1957ko Munduko txapelketan parte hartu zuen.
Profesionala 1957tik aurrea, Otaño Espainiako Vueltan nabarmendu zen, non beti aurreneko postuetan ibili zen. Denera, zortzi aldiz hartu zuen parte Vueltan. 1958an 5. sailkatu zen, 1959an 9., 1961ean 21., 1964an 2., 1965ean 14., 1966an 4., 1967an 4. eta azkenik 1968an 11. Horretaz gain, lau etapa garaipen eskuratu zituen.
1964ko Espainiako Itzulian bikain ibili zen eta Donostiako etapa irabaziz maillot horia lortu zuen. Hurrengo bost etapatan liderraren maillota mantendu ahal izan zuen. Amaieran, sailkapen orokorreko bigarren postuan amaitu zen, Raymond Poulidor garailearen 33 segundura.[3]
Frantziako Tourreko 10 ediziotan parte hartu zuen (1958tik 1967ra jokatu ziren guztietan), hauetako zortzietan amaitu zuelarik. Tourrean ez zen Vueltan bezain ongi aritu eta 1962ko 23. postua izan zen bere sailkapenik onena. Hala ere, 1966an (Privas > Bourg d’Oisans)eko etapan gailendu zen, 120 kilometroko ihesaldi bat burutu eta gero.[4]
Espainiako errepideko txapelketa birritan poltsikoratu zuen, 1962an eta 1966an.
1969an, txirrindularitzatik erretiratu ostean, Errenterian burdindegi bat zabaldu zuen.
1957
1958
1959
1960
1961
1962
1963
1964
1965
1966
1967
1968
Lasterketa | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | 56. | utzi | 42. | 38. | 23. | 38. | 44. | 30. | 26. | utzi | - |
Espainiako Vuelta | - | 5. | 8. | - | 21. | - | - | 2. | 14. | 4. | 4. | 11. |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak ![]() |
- | - | - | - | - | 13. | - | - | 48. | - | - | - |
Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa ![]() |
25. | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
Utzi: Lasterketa utzi zuen