Luso-nederlandar Gerra | |||
---|---|---|---|
Gudu zelaia | |||
Data | 1601-1663 | ||
Lekua | Portugal | ||
Emaitza | Hagako Ituna | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Luso-nederlandar Gerra (portugesez: Guerra Luso-Neerlandesa; nederlanderaz: Nederlands-Portugese Oorlog) Portugalen 1588 eta 1654 artean izandako gatazka armatua izan zen, non Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako itsas indarrek Portugaldar Inperioaren koloniak inbaditu zituzten Amerikan, Afrikan eta Asian. Ingalaterrak nederlandarrei lagundu zien gerran zehar, ekialdean zituen bi aurkari nagusien arteko lehiari etekina ateraz.
Hasiera eman zitzaion testuinguru politiko eta denboragatik, gerra hau, Herbehereetan, Espainiaren eta Probintzia Batuen artean, Laurogei Urteko Gerraren hedapen bat bezala har daiteke, garai honetan, Portugal, Monarkia Hispanikoaren zati baitzen aeque principaliter batasun dinastikoaren barruan.[1]
Hala ere, gatazkak zerikusi gutxi izan zuen Flandriakoa sortu zuten independentziarekiko eta erlijio-askatasunerako grinarekin, portugaldarren eta herbeheretarren arteko gerra eragin zuten arrazoiak, alde batetik, espezien merkataritzaren kontrola berreskuratzeko behar ekonomikoak, eta, bestetik, itsasoz haraindiko inperio bat hedatzeko irrikak izan ziren; izan ere, liskarrek jarraitu egin zuten Portugal banandu ondoren eta Espainia eta Probintzia Batuen arteko bakea sinatu eta gero.
Gerraren emaitza Herbeheretar Inperioaren ezarpena izan zen, Ekialde Urrunean presentzia handia eta Hego Amerikako ekialdeko kostaldean eta Afrikako kostaldean kolonia batzuk zituena.
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |