Lydia Davis | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Northampton (Massachusetts), 1947ko uztailaren 15a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Robert Gorham Davis |
Ama | Hope Hale Davis |
Ezkontidea(k) | Paul Auster Alan Cote (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College The Putney School (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | State University of New York at Albany (en) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Vladimir Nabokov |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Lydia Davis (Northampton, Massachusetts, 1947ko uztailaren 15a) estatubatuar ipuingilea, eleberrigilea, idazketa sortzaileko irakaslea eta itzultzailea da. Man Booker Nazioarteko Saria irabazi zuen, 2013an.[1]
Lydia Davis Northampton-en (Massachusetts) jaio zen, 1947ko uztailaren 15ean. Robert Gorham Davis, ingeleseko kritikari eta irakaslea, eta Hope Hale Davis, ipuin idazle, irakasle eta memoriagilearen alaba da. The Putney School-en egin zuen batxilergoa, 1965ean, eta, gero, Barnard College-n ikasi zuen. Garai hartan poesia idazten zuen gehienbat. Southamptonen eta New Yorken artean hazi zen Lydia Davis. Austrian ere bizi eta ikasi izan zuen, ondoren, hiru urtez egon zen Irlandan, eta, gero, Frantzian. Han, itzultzaile gisa hasi zen lanean zinemagintzan, baina baita arte-galerientzat ere, literatura-itzulpenari ekin aurretik.[2] Davisek, hasieran, "musika ikasi zuen —lehenik pianoa, gero biolina—, eta hori izan zen bere lehen maitasuna". Idazle bihurtuta, baina, hau esan zuen Davisek: "Ziurrenik, idazle izatea izan da lehentasuna niretzat, nahiz eta ez zen hori izan nire lehen maitasuna. Uste dut beti nahi izan izan dudala, nire barneko txokoren batean, idatzi, bestela ez nukeen idatziko, eta idatzi dut".
1974an, Lydia Davis Paul Auster idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Daniel (1977-2022). Dibortziatu ondoren, Alan Cote margolariarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Theo.[3] Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Albanyko Unibertsitatean idazketa sortzailea (creative writing) irakasten du.
Eleberriak idazten saiatu bazen ere, Lydia Davis batez ere ipuinak idazten duen arteagatik da ezaguna. Dave Eggers idazleak dio, besteak beste, “ipuinaren arteaz zituen ziurtasun gehienak leherrarazi zituela”.[4] Lehen urteetan, Samuel Beckett Irlandako Nobel saridunak eragin handia izan zuen Lydiarengan, eta luze aztertu zituen haren estiloa eta esaldiaren erritmoa. Lydia Davisek, halaber, Franz Kafka, Henri Michaux, Léon-Paul Fargue, Francis Ponge, Peter Altenberg edo Robert Waslerren eraginak aldarrikatzen ditu.[5] Lydia Davisek, bestalde, poeta, filosofo eta eleberrigile frantses asko ekarri zituen ingelesera, besteak beste: Vivant Denon, Gustave Flaubert, Marcel Proust, Michel Butor, Pierre Jean Jouve, Michel Leiris, Michel Foucault edo Maurice Blanchot.
Lydia Davisek sari ugari jaso ditu, besteak beste: