Lydia Jacoby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lydia Alice Jacoby |
Jaiotza | Anchorage, 2004ko otsailaren 29a (20 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lydia Jacoby (Anchorage, Alaska (AEB), 2004eko otsailaren 29a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen.
100 m bular estiloan, urrezkoa irabazi zuen (1.04,95 minutuko denboraz), Tatjana Schoenmaker hegoafrikarraren (zilarrezkoa 1.05,22koaz) eta Lilly King herrikidearen (brontzezkoa 1.05,54koaz).
4x100 errelebo lau-estiloetan, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin (3.51,73 denboraz), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.51,60 denboraz OE) eta Kanadako taldearen aurretik (brontzezkoa 3.52,60koaz). Hauek osatzen zuten taldea: Regan Smith, Lydia Jacoby, Torri Huske, Abbey Weitzeil, Rhyan White, Lilly King, Claire Curzan eta Erika Brown-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
100 m bular estiloa, emakumezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 lau-estiloko erreleboa, emakumezkoa[4] |