Líber Seregni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1916ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | Montevideo, 2004ko uztailaren 31 (87 urte) |
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Montevideo (en) |
Heriotza modua | : pankreako minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gradua | jeneral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Colorado Alderdia Fronte Zabala |
Líber Seregni (Montevideo, Uruguai, 1916ko abenduaren 13a - 2004ko uztailaren 31) militarra eta politikaria izan zen.
Armadan egin zuen karrera. 1936rako, tenientea zen, eta, 1963an, jeneral izendatu zuten. Hala ere, ideia liberalengatik nabarmendu izan zen beti. Horren erakusgarri, Pacheco lehendakariaren gobernuak armadari ematen zizkion eskumenekin eta haren jardunbide zapaltzailearekin ados ez zegoenez, erretiroa eskatu zuen 1968an.
Armada alde batera utzirik, hautagai aurkeztu zuen bere burua 1971ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Frente Amplio ezkerreko koalizioaren buruzagi gisa. Arrakasta handia lortu zuen, bigarren gelditu baitzen. 1973an, militarrek estatu-kolpea eman zuten, eta, Seregni kolpearen kontra agertu zelarik, atxilotu eta espetxeratu egin zuten. 1975ean aske utzi zuten, baina 1979an berriro atxilotu, eta 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1984an gelditu zen aske, eta, harrezkero, demokraziaren aldeko jarrera erakutsi zuen. Frente Amplio taldearen hautagaia izan zen 1984ko hauteskundeetan, nahiz eta gobernu militarrak horretarako debekua ezarri zion. 1989an lortu zuen hauteskundeetan parte hartzeko baimena, bere hautagaitza zela-eta koalizioan barne-liskar asko izan ondoren; hirugarren gelditu zen (botoen % 21).