Macintosh 128K | |
---|---|
ordenagailu pertsonala eta Macintosha | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Apple Inc. |
Sortzailea | Apple Inc. |
Diseinatzailea | Steve Wozniak |
Ikonoa | |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1984ko urtarrilaren 24a |
Aurrekoa | Apple Lisa |
Hurrengoa | Macintosh 512K (en) |
Sorrera | 1984ko urtarrilaren 24a |
Ezaugarriak | |
CPU | Motorola 68000 (en) |
Sistema eragilea | Mac OS |
Macintosh 128K Apple enpresaren jatorrizko ordenagailu pertsonala izan zen. 1984ko urtarrilean merkaturatua 2494 dolar estatubatuarreko prezioan, beix koloreko karkasa bat zuen eta modulu bakarrekoa zen.
Appleren ordenagailu honek, ezaugarri nagusi bezala, erabiltzaile interfaze grafiko bat zuen, hau da, gaur egun sistema eragileek egiten duten modu berean informazioa irudikatzen zuten ikono, irudi eta grafiko multzo bat.
Gainera, beranduago orokortu zen sagua gehitu zuen interfazearekin mugitu eta elkarreragiteko. Aurrerapen hauek komando linearen interfazea zaharkitu bezala utzi zuten, erabiltzaile arruntari ideia berriak eskaintzen zion erabilgarritasun eta sinpletasunaren aldetik. Honekin, Apple etxeko erabilerako informatikaren aitzindari izan zen eta lehiakideentzat erreferente bihurtu zen.
1984ko Super Bowlean lehen aldiz eman zen iragarkia (1984 deitua), Ridley Scottek zuzendu zuen, eta bere kostua 800.000 dolar estatubatuarrekoa izan zen.
Karkasaren gainaldean zuen hozka batek ordenagailua bere garraiorako kargatzea ahalbidetzen zuen. Macintosh jatorrizko eredu hau gaur egun Macintosh 128K bezala ezagutzen da, beste eredu batzuetatik ezberdintzeko retronimo bat.