Madrilgo gudua Espainiako Gerra Zibilean jazotako gudua izan zen.[1] 1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondorioz, Madrilen errepublikaren alde geratu eta matxinoen helburu nagusi bilakatu zen. Emilio Mola iparraldetik eta José Varela eta Juan Yagüe hego-mendebaldetik eraso zuten baina errepublikanoek Guadarraman eutsi zuten. 1937an Francisco Francok buruzagitza bereganatu eta hiria setiatu zuen. Katalunia galdu eta Casadoren estatu-kolpea eta gero, errepublikanoek amore eman eta 1939ko martxoaren 28an frankistek erresistentzia topatu barik sartu ziren Espainiako hiriburuan.[2]
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |