Mairin Mitchell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Darlington, 1895eko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cross In Hand (en) , 1986ko urriaren 5a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Winifred's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Mairin Marian Mitchell, jaio zenean Marian Houghton Mitchell izenez erregistratua (Darlington, Durham, 1895eko maiatzaren 20a - 1986ko urriaren 5a) britainiar kazetari eta idazlea izan zen, politika, itsas armada eta historia gaietan espezialista gehienbat. Gaztelaniatik ingelesera itzultzaile lanak ere egin zituen. Euskal Herriari buruzko lan ugari plazaratu zituen. Familiak jatorri irlandarra zuen eta, horregatik, batzutan gaelikoz izenpetzen zuen: Mairin Ni Mhaol Micheil. 1946tik Royal Geographical Societyren partaidea izendatu zuten eta, halaber, Encyclopædia Britannicaren kolaboratzailea izan zen.
Amona, Marianne Garat, lapurtarra zen. Agian, horregatik, beti izan zuen Euskal Herriarekiko interes berezia. Euskal Herrian lagunak zituen eta harreman estua izan zuen euskal kulturako hainbat pertsona esanguratsurekin, hala nola Jose Artetxerekin, Koldo Mitxelenarekin eta Manuel Irujorekin. Tolosan eta Zumaian ere bizi izan zen denboraldi luzez.[1]
Haren liburuetan ohikoak dira euskaldunei egindako erreferentziak. [2]. Esaterako, 1958an Mairinek Acurioren odisea eleberria argitaratu zuen, Elkanoren kontramaisu bermeotarra protagonista zuela. 1986an Berengela Nafarroakoari biografia eskaini zion (Berengaria: Enigmatic Queen of England). Jose Artetxeren saiakera bat inglesera itzuli zuen (1964), bestetik, eta Andres Urdaneta, Juan Sebastian Elkano eta beste itsas gizonak sarritan agertu ziren bere lanetan.