Makea | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Herriko eliza | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Macaye | |
Auzapeza | Alain Dubois ( EAJ-PNB)Alain Dubois (2008-2014) | |
Posta kodea | 64240 | |
INSEE kodea | 64364 | |
Herritarra | makear | |
Geografia | ||
Azalera | 19,75 km² | |
Garaiera | 113-892 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 585 (2018: 16) | |
Dentsitatea | 27,75 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 31,52 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 61,11 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 79,15 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 0,87 (2011) | |
Langabezia[1] | % 2,27 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 20,94 (2010) | |
Erabilera | % 2,65 (2011) |
Makea Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Ekialdean dagoena.
Makea izena, Makaiaga izen zaharraren sinplifikazioa da.
Antzinako Erregimenean, Makeako bizkonderria Nafarroako Erresumaren menekoa zen.
1790ean, paisaia administratiboaren aldaketarekin batera, Makea, Makea, Lekorne eta Luhuso bere barnean hartzen zituen kantonamendu baten buru izan zen, Uztaritzeko barrutiaren barnean zegoena.
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Onetik kooperatibak Le Bleu des Basques izeneko ardi gazta ekoizten du.
Lapurdiko udalerri txikienetako bat da. XIX. mendearen hasieran, 800 biztanle zituen, baina beheranzko joera izan zuen populazioak ordutik ia bi mendez, eta 1980ko hamarkadan 400 inguru besterik ez ziren. XXI. mendearen hasieran, biztanleriak pixka bat gorantz egin zuen .
Makeako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Makeako euskara[5] Sortaldeko nafar-laputera[2][3] da: zehatzago esanda, Beskoitzeko euskara[4] da. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.
Multzo horren azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak).
Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).
Aztarna protohistorikoak aurki daitezke udalerriko lurretan, 1980. urtetik monumentu izendatuak[6].
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |