Malebogo Molefhe | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | 1980 (43/44 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Botswana | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa tswanera | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | aktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Erlijioa | kristaua | ||||||||||||||||||
Malebogo Molefhe (Botswana,1980) Botswanako aktibista eta saskibaloiko jokalari ohia da. Zortzi tiro jaso ondoren, genero-indarkeriaren aurkako aktibista bilakatu zen. 2017an, Adorezko Emakumeen Nazioarteko Saria jaso zuen.[1]
Molefhe 1980an jaio zen. Botswanako saskibaloiko selekzio nazionalean jokatu zuen, 18 urterekin profesionalki praktikatzen hasi zen kirolean.[1]
Mutil-lagun ohiak 2009an eraso zion, 29 urte zituela.[2] Erasoan zortzi aldiz tiro egin zion. Erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen tiro batekin.[3] Malebogo bizirik atera zen eta erasotik osatu zen, nahiz eta bizkarrezurrean lesio bat izan gurpildun aulkian utzi zuena.[4][5]
Malebogo Botswanako irratian genero indarkeriatik eta etxeko indarkeriatik bizirik atera direnen defendatzaile bihurtu da. Tailerrak eta trebakuntzak antolatu ditu estatuko eta gobernuz kanpoko erakundeekin Botswanan.[5]
Malebogok beren autoestimua indartzeko prestakuntza eman die gazteei, genero-zapalkuntzari eta etxeko beste abusu mota batzuei aurre egin diezaieten. Botswanako Hezkuntza Ministerioarekin batera, programa bat sortu zuen haurrek etxeko genero-indarkeriari buruz ikas dezaten. Gainera, Malebogok kirol paralinpikoak eta, oro har, emakumeentzako kirolak ere sustatzen ditu.[5]
2017ko martxoaren 29an, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak hainbat nazionalitatetako 12 emakumerekin batera, Emakume Adoretsuen Nazioarteko Saria eman zion Washington D. C.n.[2][6] Botswanako lehen emakumea izan zen sari hori jasotzen.[7] Nazio Batuen Populazioaren Funtsak iragarri zuenez, Botswanako emakumeen bi herenek baino gehiagok aurre egin behar izan diote beren bizitzan genero-indarkeria motaren bati.[8]