Malkoen bidea | |
---|---|
Mota | garbiketa etniko forced march (en) |
Honen parte da | Indian removal (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kontinentea | Ipar Amerika |
Partehartzaile kopuru | 46.000 |
Parte-hartzaileak | |
Abiapuntu | Southeastern United States (en) |
Helmuga | Indiar Lurraldea |
Kausa | Indiarrak lekualdatzeko legea (1830eko maiatzaren 28a) |
Osatuta | |
Cherokee removal (en) | |
Malkoen bidea (ingelesez: The Trails of Tears) Ameriketako Estatu Batuek, 1830-1850 urteen bitartean, gauzatutako Bost Tribu Zibilizatuen migrazio behartua (txerokiak, txoktawak, cheekak, txiksawak eta semiolak) izan zen[1]. Euren sorterritik Indiar Lurraldera mugiarazi zituzten, Mississipi ibaiaren mendebaldean.[2][3][4]
Garbiketa etniko hau, natiboen kanporatze-planen parte zena, graduala izan zen eta bi hamarkada inguruko denboraldi batean eman zen[5]. Amerindiarren mugiarazpen bortxatuaren legearen ondorioz, Estatu Batuetako[1] gobernu-autoritateek mugiarazpen bortxatuak aurrera eraman zituzten. Garbiketa etniko honek, tribu hauetako pertsonen laurdenaren heriotza eragin zuen, beraien herrietatik kanporatzeaz gain. Berain delotu bakarra indio jaio izana zen.
Amerikarrek erresumina zieten indioen zati handi baten britaniarren alde borrokatu baitzuten independentziaren aurka haiek kolonizazioak Alpalatxeak baina aurrerago ez zela iritsiko esan baitzieten. Indioak aliatu bezala balore psikologiko bat zuten tropa zuriei eta fronterizoei sorrarazten zieten beldurragatik, gehiago gatibutasun eta tortura indioengatik heriotzagatik baino. Georgian, Alabaman eta Tennesseen 17.000 txeroki egotera iritsi ziren.
Indioen ikuspegitik, historia amerikarra beraien lurren defentsari eta gizon txuriaren absorzioaren aurkako kulturetara murriztu daiteke. Alde fronterizo amerikarretik, beraien expansioan interesaturik, indioa guerrillero gogorra izan zen, beraien asimilazio eta exterminazioari eusteko gai eta, beraz, etsai mortal bat beraien anbizioaren bidean.
Orain dela gutxi arte ez da erliebean jarri indioek jokatu zuten paper garrantzitsua. Munduari indioen erlazioak potentzia zuriekin orden kronologiko batean desbribatu zaizkio, gerra guztiak, tratatuak etab. aipatuz. Baina gutxitan aipatzen dira politika konplexu indioa eta haien kulturak jasan zituen transformazio handiak gizon zuriaren ekonomia eta tekonologiarekin kontaktua izatean.
Georgia eta Cheroqui nazioaen arteko tentsioak krisi bat eragin zuen Dahlonegatik gertu 1829an urrea aurkitu zenean eta honek Estatu Batuetako historian lehenengo urrearen sukarra sortu zuen. Urrearen espekulatzaile itxaropentsuak txerokien lurrak inbaditzen hasi ziren, eta Georgiako gobernua presionatzen hasi zen 1802ko itunaren promesak bete zitzan.
Georgiak txerokien lurralde tribalei buruzko estatu-legeak zabaldu nahi izan zituenean, arazoa Estatu Batuetako Gorte Gorenera iritsi zen. Cherokee Nazioan, Georgian (1831), Marshall Gorteak txerokiak nazio subirano eta independente bat ez zirela ebatzi zuen, eta, beraz, uko egin zion kasua erantzuteari. Hala ere, Worcester vs. Georgiako Estatuan (1832), Auzitegiak Georgiak bere legeak txerokien lurraldean inposatu ezin zituela ebatzi zuen, gobernu nazionalak bakarrik zeukalako agintea Indiako arazoetan, eta ez estatuetako gobernuek.
Askotan aipatu izan da Jackson presidentea Gorte Gorenari desafio egiten. Jacksonek irmoki defendatu zuen indiarren deportazioa mendebaldera. Ez zuen inolako interesik Gobernu nazionala erabiliz Georgiako txerokiak babesteko, estatuko eskubideei buruzko arazoetan nahasita baitzegoen, baliogabetzearen krisia bezala ezagutu zen hartan. 1830eko Indian Removal Act delakoarekin, Estatu Batuetako Kongresuak, Jacksoni, matxinada itunak negoziatzeko autoritatea eman zion, non, ekialdean, indiar lurraldean, Mississippi ibaitik mendebaldera zeuden lurrekin trukatzen zen. Jacksonek Georgiarekin zuen liskarra erabili zuen txerokiei presioa egiteko eta hauek ituna sinatzeko[6].
XIX.mendean Ameriketako Estatu Batuetako biztanleriaren zabalkunde azkarrak, zenbait estaturen barruan kokatzen ziren tribu indigena iparamerikarrekin tentsioak eragin zituen. Estatuko gobernuek beren mugetatik kanpo kokagune indigena independienterik eduki nahi ez zuten bitartean, tribu indigenek ez zioten haien nortasunari uko egin nahi.
1802ko itunarekin, Georgiako estatuak gobernu nazionalari mendebaldeko lurrak emateko eskaintzarekin amore eman zuen (hauek beranduago Alabama eta Misisipi izango ziren). Ordainetan, Gobernu Nazionalak Georgia barrualdean kokatzen ziren tribu indigena guztiak birkokatzeko tratatuak sinatuko zituela hitz eman zien. Honela, lurralde guztiaren boterea ematen zion Georgiari.
Hala ere, txerokiek, zeinen antzinako lurralde tribalak Georgia, Tennessee, Ipar Karolina eta Alabama estatuen mugekin gainjartzen ziren, mugitzeari uko egin zioten. Hauek 1825ean hiriburu bat ezarri zuten New Echota izeneko hirian (egungo Calhoun inguruan, Georgian). Gainera, John Ross buruzagi nagusiak gidatuta txerokiek 1827ko uztailaren 26an idatzitako konstituzioa adoptatu zuten, txerokien Nazioa subirano eta independientetzat hartzen zuena.
1832ko Andrew Jacksonen berrautaketarekin, txerokien lekualdaketaren kontra zeuden zenbait aurkari posizioz aldatzen hasi ziren. “Ridge partidua” bezala ezagutzen hasi zen; Ridge komandantea, bere semea John Ridge eta bere ilobak Elias Boudinot eta Stand Watie buruzagi zirelarik. Ridge partiduak tratatua txerokiei mesede egingo ziela uste zuten, baita Gobernu estatubatuarraren aldetik baldintza hobeak izango zituztela ere. 1820an, John Ridge-k Jackson administrazioarekin batera baimenik gabeko hitzaldiak egin zituen eta bitartean, txerokien mugitzeari aurreratuz, Georgiako estatua txerokien lurralde tribalak georgiar zurien artean banatzeko eskaintzak egiten hasi ziren.
Nolanahi ere, John Ross buruzagi nagusiak eta txeroki gehienak lekualdatzearen aurka mantendu ziren. Orduan, Ross buruzagiak 1832ko elekzioak bertan behera utzi zituen, Kontseiluak Ridge inpugnatu zuen eta Ridge Partiduko partaide bat erail zuten. Ridge partiduak honela erantzun zuen: beren kontseilu propioa sortu zuten eta honek txerokien zati txiki bat errepresentatzen zuen. Honek Nazio Txerokia bitan banatzea eragin zuen; alde batetik mendebaldeko txerokiak (Ridge komandantea buruzagi zutelarik) eta bestetik, ekialdekoak (John Ross buruzagi zutelarik).
1835ean, Jacksonek John F. Schermerhorn tratatuen komisario izendatu zuen. Gobernu estatubatuarrak txerokiei 4,5 milioi dolar ordaintzea proposatu zuen, beraiek beren kabuz lekualdatu zitezen. 1835eko urrian, Nazio Txerokiak proposamena ukatu zuen. Ross buruzagiak Ridge Partiduara hurbiltzen saiatuz, John Ridgekin batera Washingtonera bidaiatu zuen negoziazio berriei buruz hitz egiteko. Gobernu estatubatuarrak aldiz, hau egiteari uko egin zion eta txerokiak Schermerhorn-ekin hitz egitera bidali zituen.
Aldi berean, Schermerhorn New Echotarako lekualdatzearen alde zeuden partaideekin biltzeko bilera bat antolatzen hasi zen. 1835eko abenduaren 30ean Ridge eta Elias Boudinotek New Echotako Tratatua “X” batez markatu zuten. John Ridge eta Stand Watiek tratatua Washingtonera eraman zenean sinatu zuten. Ross buruzagiak, espero bezala ez zuen egin.
Kontseilu Txerokiko ofizial bakar batek ere ez zuen dokumentua sinatu. Tratatu honek lurralde txeroki guztia estatubatuarrei ematen zien. Dokumentua iruzurra zela esanez Txeroki Kontseilu Nazionalaren eta Ross buruzagiaren protestak, dokumentua iruzurra zela esaten zuten. Kongresuak 1836ko maiatzaren 23an ituna berretsi zuen, baina gehiengo boto bakarrarekin. Txeroki batzuk, Ridgeren aldekoak barne, emigratu zutenekin bat eginez mendebaldera abiatu ziren. 1826aren amaieran, milaka txeroki mendebaldera lekualdatu ziren. Hala ere, beste hainbeste txeroki hegoaldean geratu ziren: Itunaren baldintzek bi urteko epea ematen zieten emigratzeko.
New Echota tratatuaren aurkako protestak jarraitu egin zuten eta 1838ko udaberrian, Ross buruzagi nagusiak eskaera berri bat aurkeztu zuen 15.000 sinadura texroki baino gehiagorekin, kongesuari tratatua baliogabetzeko eskatuz. Estatubatuar zuri asko suminduta zeuden tratatuaren zalantzazko legaltasunagatik eta kongresuari eskatzen zioten txerokiak emigratzera ez behartzeko.
Hala ere, borondatezko mugiaraztearen muga data heltzear zioan bitartean, 1838ko maiatzaren 23a, Van Buren lehendakariak Winfield Scott generala izendatu zuen lekualdatze indartsuaren eragiketaren buru izateko. 1838ko maiatzaren 17an, 7000 soldaduren agintean, txerokiak inguratzen hasi ziren Georgian, 1838ko maiatzaren 26an; hamar egun geroago eragiketak Tennesseeen, Alabaman eta Ipar Karolinan hasi ziren. 17000 bat txeroki, baita txeroki aberatsen jabetzako 2000 esklabo inguru, hiru astez atera zituzten pistolaz beren etxeetatik, eta zelaietan multzokatu zituzten. Rosseko lehorreratzean (Chattanooga, Tennessee) eta Gunterren (Calhoun, Tennessee) irteera puntuetara transferitu zituzten. Hortik, Indiar Lurraldera bidali zituzten, gehienak oinez bidaiatuz, edo zaldiz, trenez eta itsasontziz joateko konbinazioren batean, 1600km (1.000 milia) inguruko distantzia eginez hiru ibilbideetako batean zehar.
Soroak disenteriaz eta bestelako gaixotasunez josita zeuden, eta horrek heriotza asko eragin zituen. Hiru talde trenez bidali ondoren, txeroki-talde batek Scott jeneralari eskatu zion itxaroteko, harik eta eguraldi freskoagoa egin arte. Hori onartu egin zuten; bitartean, Ross buruzagiak, azkenean porrota onartuz, lekualdaketaren gaineko ikuskapena Cheroqui Kontseiluaren esku uztea lortu zuen. Nahiz eta AEBko gobernuak objekzio batzuk izan zituen, kostu gehigarriaren ondorioz, Scott jeneralak kontratu bat eman zion Ross buruzagiari gainerako 11.000 cherokietara lekualdatzeko. Txerokiek emandako martxak 1838ko abuztuaren 28an hasi ziren eta hamahiru talde izan ziren, bakoitza 1.000 pertsona ingurukoa zituela. Metodo hori parte-hartzaile guztientzat hobekuntza bat izan zen arren, oraindik asko hil ziren gaixotasunagatik.
Malkoen Bidean hil ziren pertsonen kopuruak estimazio desberdinak izan ditu. Gobernu Federal ofizialak 424 heriotza zenbatu zituen bere garaian; bertara bidaiatu zuen doktore estatubatuar batek 2.000 inguru hil zirela kalkulatu zuen soroetan eta beste 2000 inguru trenean; hau da, guztira, 4.000 heriotza. 1973ko ikerketa demografiko erudituan, guztira 2000 heriotza izan zirela uste da; 1984ko beste batean, 8000 heriotza izan zirela ondorioztatu zen[7]. Martxan zehar, txerokiek Amazing Grace abestia abestu omen zuten, morala altxatzeko inspirazio gisa. Hitzak txeroqui hizkuntzan idatzi ziren doinurako, eta abestia ereserki nazional moduko bat bihurtu zen txeroki herriarentzat[8].
Eritasun kutsakorrak talde hauen artean zabaldu ziren eta honen ondorioz asko hil egin ziren. Talde hauek mugitzen azkenak izan ziren, baina gainontzekoek hartu zituzten bideak jarraitzen; beraiek baino lehenago pasatu ziren pertsonen kopuru handiaren ondorioz beraiek ibiltzen ari ziren lurrak baliabiderik gabe geratzen ari ziren. Manifestatzailesk kaltetuak izan ziren eta bidean zehar bortizkeria jaso zuten. Gainera, bukaerako kontingente hauek urteko urtarorik beroen eta hotzenetan alde egitera bortxatuak izan ziren, honek asko hiltzea eragin zuen. Gosetearen, jazarpenaren eta asetzeko nahikoak ez ziren anoen ondorioz, txoktawen eta beste herrien natiboen heren bat hil egin zen[9]. Quapaw eta Osage bezalako beste herri amerindiarrek lurralde indioetara joan ziren “Bost Tribuak” baino lehenago, eta arrotzak bezala ikusi zituzten[10].
Mugiarazitako txerokiak Oklahomako estatuko Tahlequah-en ezarri ziren. New Echotako tratatua eta Malkoen bideko tratatuek sortu zuten nahasketa politikoak, John Ridge alkatearen eta Elias Boudinoten hilketara eraman zuen; Tratatuko Alderdiko buruzagien artean, bakarrik Stand Walie libratu zen horrela ere bukatzeaz. Txerokiak hisiatu ziren eta gaur egun txerokiak Estatu Batuetako herririk ugariena dira.
Mugiarazpen honi dagokionez, zenbait salbuezpen egon ziren. Izan daiteke 1000 txeroki inguruk soldadu amerikarrak sahiestea eta Georgia bezalako estatuetan bizitzea. Ipar Karolinan, 400 txeroki William Holland Thomas gizon txuri baten jabegozko Mendi heze handietan bizi ziren, eta horregatik ez ziren mugiaraziak izan. Ipar Karolinako txeroki hauek gaur egungo Ekialdeko Txeroki Banda bilakatu ziren.
Malkoen bidea Amerikako Estatu Batuen historiako denboraldirik tamalgarrienetako bat bezala ezagutzen da. Gertakizun hau oroitzeko, 1987an, Estatu Batuetako kongresuak Malkoen Bidea Bide Historiko Nazionala (Trail of Tears National Historic Trail) izendatu zuen. 3540km inguruko zabalera dauka eta bederatzi estatutan banatuta dago.
2004an, Sam Brownback senatariak, (Kansasko Errepublikarra) baterako erabaki bat txertatu zuen (Senatuko 37. baterako erabakia) “Natibo guztiei barkamena eskatu Estatu Batuen izenean” gertatutako “Estatu Batuetako Gobernuak gaizki kontzebitutako indiarrei gartatutako politikengatik”. Estatu Batuetako Senatuak erabaki bat hartzea geratzen da oraindik.