Malviviendo | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 30 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Hizkuntza | gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Fernández Sainz-Rozas (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Dani Mantero (en) ![]() | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2008ko azaroaren 24a |
Amaiera-data | 2014ko uztailaren 7a |
malviviendo.com | |
![]() ![]() |
Malviviendo, euskaraz Bizitza gaiztoan, 2008ko azaroaren 24ean hasitako Internet bidezko telesaila da, bere hastapenetatik arrakasta handia izan zuena, ahoz ahoko fenomeno nabarmen baten bitartez. Seriean profesionalak ez diren aktoreek eta teknikoek egiten dute lan, lansaririk gabe eta bolondresek emandako diruari esker. Komunikazio taldeen eskaintza ugari jaso arren, guztiei uko egin eta euren kabuz jarraitu dute lanean.[1]
Saila Sevilla hiriko Banderilleros izeneko alegiazko auzoan dago girotua. Pertsonaiek euren bizitza gaiztoetan harrapatutako lagun koadrila osatzen dute, droga kontsumoan eta bestelako arazoetan murgildurik.
Bigarren mailako pertsonaia ugari ere hartzen du parte.
Atal guztietan melón edo meloi hitza edo fruitua bera agertzen da.