Manuel Tuñón de Lara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1915eko irailaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Leioa, 1997ko urtarrilaren 25a (81 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea École pratique des hautes études |
Doktorego ikaslea(k) | Alberto Reig Tapia |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Balear Uharteetako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
Manuel Tuñón de Lara (Madril, Espainia, 1915eko irailaren 8a - Leioa, Bizkaia, 1997ko urtarrilaren 25a) espainiar historialaria izan zen. Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat izan zen.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Madrilen. 1932an Gazteria Komunistako kide egin zen, eta alderdiko buruzagitzan izan zen 1934tik 1936ra, Espainiako lehen ikasle-sindikatu komunistako lehendakari izateaz gainera. Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, kontzentrazio-esparru batean atxilotu zuten. 1946an Parisa erbesteratu zen. Parisen, lan egiteaz gainera, zuzenbide eta historiako ikasketak sakondu zituen. Harrezkero, ikaskuntzan eta irakaskuntzan murgildu zen, politika alde batera utzita.
Historiako eskolak eman zituen Paueko Unibertsitatean (1970), eta Espainiako Historia Garaikideari buruzko hizketaldiak antolatu zituen. Hizketaldi haiek (1980 arte beraren zuzendaritzapean antolatuak) garrantzi handikoak izan ziren Espainiako historiaren azterketan sakontzeko, Espainiako eta Europako historialari askok parte hartu baitzuten bertan. Franco hil baino urte batzuk lehenago itzuli zen Espainiara.
Hurrengo urteetan irakaskuntzan aritu zen, Hispaniako Ikerkuntza Zentroko zuzendaritza eta Paue eta Bordeleko Unibertsitateetan Espainiako Historia Garaikideko Dokumentazio Zentroko zuzendaritza bere gain izateaz gainera. Madrilen, Segovian, Cuencan eta Euskal Herrian eman zituen eskolak.
Bere lanetan aipagarria da gertaera sozialak eta ekonomikoak gertaera politikoekin lotzeko egindako ahalegina, garrantzi handikoa geratu zena historiografia diziplina zientifikotzat hartzeko orduan. Sari eta aipamen ugari jaso zituen. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten, Julio Caro Barojarekin batera.