Manuel de Pedrolo i Molina (1918ko apirilaren 1a – 1990eko ekainaren 26a) katalanezko idazlea izan zen. 1918. urtean Aranyón (Segarra) jaio zen, eta haurtzaro eta nerabezaro Tàrregan igaro zuen. 1935. urtean Bartzelonara joan zen.
1950. urtean argitaratutako poema liburu batekin hasi zuen bere literatura ekoizpena. 1953an bere lehenbiziko eleberria argitaratu zuen, Es vessa una sang fàcil. 1954an Premi Joanot Martorell saria irabazi zuen, eta horrez geroztik egungo katalan eleberrien ekoizle irmo eta oparoena bihurtu zen.
Minbiziaz Barcelonan hil zen 1990. urtean.
Bere eleberrien artean daude:
Ipuinak ere argitaratu ditu:
Baita antzerki lanak ere:
1989an Jokin Lasak Pedroloren eleberri ezagunenaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen: Bigarren jatorrizko makinizkribua (Donostia:Elkar. ISBN:84-7529-682-3. Jatorrizko izenburua: Mecanoscrit del segon origen (1974).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel de Pedrolo |