María Cristina Orive | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antigua Guatemala, 1931 |
Herrialdea | Guatemala |
Heriotza | Antigua Guatemala, 2017ko irailaren 2a (85/86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
María Cristina Orive (Antigua Guatemala, Guatemala, 1931 - ibídem, 2017ko irailaren 2a) guatemalar argazkilaria izan zen,[1] "Guatemalako argazkigintzako irudi handienetako bat".[2]
Estatu Batuetan egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Parisen. Han hamabost urtez egon zen Guatemalako prentsan eta Frantziako telebistan, kulturari eta gizarteari buruzko artikuluetan lankidetzak eginez. El Imparcial egunkariko korrespontsala izan zen Frantziako hiriburuan.
1973an Buenos Airesera itzuli ondoren, Alicia D'Amico eta Sara Faciorekin Hego Amerikako lehen argazki-editorea sortu zuen, «La Azotea» izenekoa. Aldi berean, Gamma Presse agentziarentzat lan egiten zuen.
Sara Faciorekin elkarlanean, 1980an, Actos de fé en Guatemala izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan, Miguel Ángel Asturiasek liburuaren atarikoa jarri zuen.
Hainbat erakusketa egin zituen eta Buenos Airesen bizi izan zen urte batzuetan.