María Duval (aktorea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Querétaro, 1937ko abuztuaren 2a (87 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta abeslaria |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Peerless Records (en) |
María Dussauge Ortiz, ezaguna María Duval izenez (Santiago de Querétaro, Querétaro, Mexiko, 1937ko abuztuaren 2a) Mexikoko zinemaren Urrezko Garaiko aktorea eta abeslaria da.[1] Bolero eta rantxeretan espezializatua dago.[2]
Santiago de Querétaro hirian jaio zen, eta urte batzuk eman zituen Salvatierran, Guanajuaton.[3] Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasi zen abeslari. Antzerkian debuta Luis de Llano Palmerrek ekoitzitako Los novios musika-lanarekin egin zuen. 1956ko urrian estreinatu zen Musikariaren Antzokian.[4] Armando de María y Campos antzerki-kritikariak hauxe idatzi zuen: «María Duval oso ederra da, ahots atsegina du eta, zalantzarik gabe, soprano handia izango da».[4]
Bere lehen filma Melodías inolvidables (1959) izan zen, non María Elena Marqués, Enrique Rambal eta Demetrio Gonzálezekin batera aritu zen, eta honako hau esan zuen: «Emozio handia izan zen; orain [1965] nire karrera artistiko osoaren oroitzapen gustukoena da».[2][2] Resortesekin, Del suelo no paso (1959) filmeko protagonista izan zen, eta 800 leguas por el Amazonas (1959) eta El grito de la muerte (1959) filmen arrakastatsuetan ere parte hartu zuen.
Rantxero-zinemaren irudi gisa ere finkatu zen, rol nagusietan aritu baitzen, hala nola, Dos hijos desobedientes (1960), Dos gallos gallinas (1963), Los parranderos (1963), Tres palomas alborotadas (1963), El amor llegó a Jalisco (1963), Tres muchachas de Jalisco (1964), Gallo corriente, gallo valiente (1966) eta Los alegres Aguilares (1967)
El Santo izeneko borrokalari ospetsuarekin, Santo vs. las mujeres vampiro (1962), Santo vs. el estrangulador (1965) eta Espektro del estrangulador (1966) lanetako protagonista izan zen.
Hainbat komediatan parte hartu zuen, besteak beste, El Piporroko dama gaztea izan zen Ruletero a toda marcha (1962), Capulina Barridos y regados-en (1963) eta Viruta Cada quién su lucha (1966) eta La cigüeña distraída (1966) filmetan.
Paper dramatikoak izan zituen Cuando regrese mamá (1961), Juan Colorado (1966), Casa de mujeres (1966) eta The Bandits (1967) lanetan; azken hori Estatu Batuekin egindako koprodukzioa da.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Pepito y la lanpara maravillosa (1972) filmatu zuen Chabelorekin, eta La otra mujer (1972), Mauricio Garcesekin. Hurrengo bi hamarkadetan, telebistako produkzioetan parte hartu zuen, hala nola La voz de la tierra (1982) eta María José (1995).
Bere familia arte-inguruneari ere lotuta dago. Bere neba José Antonio Dussauge Ortiz abeslaria zen, José Antonio Duval, José Luis Duval tenorearen eta Consuelo Duval komediante, aurkezle eta aktorearen aita.[5]
Ez dakigu askorik bere bizitza pribatuari buruz, 1965an alaba bat zuela aipatu eta hitz hauek esan zituen:
Nire bizitza pertsonalean une tristeak eta desatseginak izan ditut, eta nahiago dut haiek ez gogoratu. Gauza batengatik bai, pozik nago; nire bizitzan tragediarik gertatu ez delako. Nahiago nuke Jainkoak horrela mantentzea nire bizitza. Horixe nahi dut gehien. Hala ere, uste dut ezin dela zoriontsu izan etengabe. Beti daude urduri jartzen gaituzten arazoak eta zigorrak; horregatik, une egokiak aprobetxatu behar dira ahalik eta ondoen. Esan dezaket zoriontsu bizi naizela nire karreran lortu dudanagatik, nire familiaren osasunagatik, lasaitasunagatik eta egonkortasun ekonomikoagatik.[2]
<ref>
tag; name "Maria Duval y los platillos" defined multiple times with different content