María Kodama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Kodama Schweizer |
Jaiotza | Buenos Aires, 1937ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Vicente López (en) , 2023ko martxoaren 26a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jorge Luis Borges (1986ko maiatzaren 22a - 1986ko ekainaren 14a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
María Kodama (Buenos Aires, 1937ko martxoaren 10a - Vicente López, Buenos Airesko probintzia, 2023ko martxoaren 26a) argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea izan zen, Jorge Luis Borges idazlearekin izan zuen erlazioagatik ezaguna. Borges hiltzean, haren ondasun guztien jaraunslea izan zen, baita lan guztien eskubideen kudeatzailea ere.[1]
Buenos Airesen jaio zen. Gurasoak María Antonia Schweizer argentinarra eta Yosaburo Kodama japoniarra izan ziren.[1] Haren jaiotze urteaz eztabaida dago: ezkontza aktan 1941ean jaio zela esaten bada, jaiotze aktan 1937an jaio zela dokumentatzen da.
Jorge Luis Borges ikasketa saio batzuetan ezagutu zuen, komuneko interesak zituzten eta elkarrekiko interesa ere bai. Kodamak 16 urte zituen eta Borgesek 54.[1] Garai hartan, Borges islandieraz oso interesatuta zegoen eta biek ikasteari ekin zioten. Ikasketa kidea izan ondoren biek 1975an Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren.
Zenabit lanetan María Kodamak Borgesekin kolaboratu zuen, esaterako Breve antología anglosajona (1978), eta Atlas (1984), munduan zehar elkarrekin egin zituzten bidaien narrazioak. Bestetik, elkarrekin Snorri Sturlusonen Edda prosaikoaren lehenengo liburua gazteleratu zuten; liburua La alucinación de Gylfi izenburuarekin plazaratu zen.
1978an Ricardo Wullicherek Borges para millones filma zuzendu zuen eta bertan Kodama agertu zen.
1986an Borgesekin ezkondu zen. Handik hilabete gutxitara idazlea hil egin zen. Ezkontza ahalordez Paraguaiko Asunción hirian egin zen.[2]
1988an Jorge Luis Borges Fundazioa sortu zuen Buenos Airesen. Fundazio burua izan zen.[3][1]
María Kodama Jorge Luis Borgesen (1899-1986) eskubideen administratzaile zorrotza izan zen. Baina idazle argentinarraren alarguna eta albacea martxoaren 26an hil zen, 86 urte zituela, testamenturik egin gabe. Kodama Borges idazlearen ondasun eta lan guztien eskubideen jaraunslea zen. Kodamaren oinordekorik agertu ezik, Buenos Airesko Gobernura pasatuko dira.[1]